Life aldizkariaren 75 urtetako azalak

Gepardo bi.Izan gaitezen zintzoak: munduaren ikusteko era bat bai, bizimodu yankearen aldarrikapena ere bai, baita eredu kapitalistaren gorazarrea ere, Estatu Batuen zerbitzuko informazio manipulatua zer esanik ez… nahi duzun guztia. Baina esazu egia, ikusi al duzu sekula LIFE aldizkariaren azal multzoa baino ederregarorik?

LIFE desagertzera doan honetan, zintzoa izan zaitezke, ez baitiozu inongo interes kontraesankorri mesederik egingo. Lasai zaitez, eta ikusi Brigitte Bardot, ikusi Clark Gable, ikusi izua ere eder egiten duten gerretako irudi horiek…
Azal hauek baino hobeak argitaratu dituen aldizkaririk ezagutu baduzu, esaiguzu. Bestela, zaude ixilik eta gozatu.

Azken kontu bat, hala ere: nire perbertsio itzel eta gaixotu hau da, ala normala da Hitlerren propagandagile izandako Leni Riefenstahlekin akordatzea azal hauek ikusitakoan?
Friki hitza bolo-boloka dabilen honetan, egia ote da edertasuna sortzen dutela munstroek eta munstroek edertasuna, Tod Browninen filmak erakutsi bezala?

Izanak izan, goian bego Life.

Airetik bizi naiz. Ia.