[Paperezko Itsasoa #podcast] Liburutegi Galduak
Liburutegi Galduak –
Carl Sagan
“Liburu bat gauza harrigarria da benetan! Objektu zapala da, zuhaitz batekin egina dago, zati malguak dauzka eta horien gainean zirriborro bitxi batzuk daude inprimaturik. Alabaina, behin begiratzen hasita, beste pertsona baten buruan sartuko gara, akaso, duela milaka urte hildako norbaiten buruan. Milurtekoak zeharkatuz, autore bat ari zaigu guri zuzenean, gure buruaren barruan, isilka, berbetan. Idaztea da, agian, gizakiok inoiz egindako aurkikuntzarik handiena. Inoiz elkar ezagutu gabeko pertsonak, garai urrunetako herritarrak, lotzen ditu. Liburuek denboraren mugak hausten dituzte. Liburu batek frogatzen du ezen gizakiak magia egiteko gai direla.”