Ikuskizun eta ekitaldien teknikariok, alarma egoeran jarraitzen dugu

Ikuskizun eta ekitaldien teknikariok, ?alarma egoeran jarraitzen dugu –

Sortu berri den Teknikariok sindikatutik, non arte eszenikoen, ikuskizunen eta ekitaldien teknikariak elkartzen diren, gure egoera jasangaitza dela salatu nahi dugu. Langabezia-arrisku erreala bizi dugu, bizirautea ezinezkoa egiten zaigularik, besteak beste sektorearen zati txiki bati bakarrik mesede egiten dioten laguntza eskasen ondorioz, alarma egoera etengabean gaude.

Ikuskizun eta ekitaldien teknikariok, ?alarma egoeran jarraitzen duguGure sektoreko erregulazio faltak ondorio larriak eragiten ditu; hala nola, ordutegi etengabeak, lan-segurtasun faltak eta, kasu honetan, garrantzitsuena den langabezia-laguntzak jasotzeko eskubiderik ez izatea. Azken honekin dute harremana gure aldarrikapen zein helburu nagusiek; izan ere, lan bera egin arren, hainbat figura laboral ditugu: soldatapeko langile finkoak, behin-behinekoak, obrakoak eta zerbitzukoak edo autonomo-araubidean alta emandakoak.

Sindikatuaren helburu nagusia hitzarmen kolektiboaren bitartez gai hauek erregulatzea bada ere, une honetan, teknikarientzako babesa eskatzen dugu ikuskizuna oinarri duen munduan lan egiten jarraitzeko gaitasuna mantendu dezaten eta dezagun. Ondorioz, eskaera hauek egin nahi dizkiogu Eusko Jaurlaritzari:

• Ikuskizunetako eta ekitaldietako langileentzat 1.200€ arteko laguntza osagarria eskatzen dugu, lan-eskasia egonda ere gutxieneko diru-sarrera bermatua izan dezagun.

• Hainbat sektorek kapital ekarpen bat jaso dute enpleguaren jarraipena bermatzeko. Gure sektorea albo batera ez uztea eskatzen dugu ekintza-plan baten bitartez.

ERTEan dauden soldatapeko langileen kasuan, hauek jardunaren “normaltasuna” itzuli arte luzatzea eskatzen dugu, edo gutxienez enpleguaren benetako jarraikortasuna bermatu arte. Onartu diren osatze-neurriak nahikoak ez direla uste dugu; izan ere, hauek langileen zati bat kanpoan uzten dute, ezarritako diru-sarreren gehieneko zenbatekoagatik.

Altak obra eta zerbitzu ez jarraietan dituzten langileentzat, jarduera eteteagatik laguntzen luzapenean egin den bezala behin-behinekotasuna aitortzea, alarma-egoera deklaratu zen egunean altan egon ez arren. Era horretan, ERTEan dauden langileek bezala, ez lukete euren langabezia kontsumitu beharko eta babesa jasotzeko aukera izango lukete laguntza ezberdinak eskatuz.

• Autonomo erregimenean dauden langileentzat, kuoten ordainketak geldiaraztea eta jardunaren etena konpentsatzea eskatzen dugu, 1.200€-ko soldata duinera ailegatu arte, horrela diru-sarrera duinak bermatuz.

Sistematikoki, langileria da krisi ekonomikoen ondorioak sufritzen dituena, hauen erantzule izan gabe. Baina badirudi garrantzitsuena sistemak bere bidea jarraitzea dela, elite ekonomikoak nagusi diren honetan, haien bidea jarraitu eta ezer esan gabe obeditzea, sistema honen haria apurtu ez dezagun.

TEKNIKARIOK BORROKAN!!!

Ikuskizun eta ekitaldien teknikariok, ?alarma egoeran jarraitzen dugu