Leopoldina Rosa: Gaur egungo istorio bat

Leopoldina Rosa: Gaur egungo istorio bat –

Leopoldina Rosa: Gaur egungo istorio bat

ERAKUSKETA
2021eko otsailaren 3tik ekainaren 13ra

Euskal Itsas Museoak, “Leopoldina Rosa: gaur egungo istorio bat”, erakusketa aurkeztu du, migrazioen iraganari eta orainari buruko hausnarketa bat. Ormaiztegiko Zumalakarregi Museoak ekoiztutakoa eta bertatik ekarria izan dena.

Erakusketa honi izena ematen dion “Leopoldina Rosa” fragataren espedizioa Baionatik abiatu zen, euskal migratzailez beteta, eta Uruguaiko kostaldean hondoratu zen 1842an. Bidaia horrek XIX. mendeko euskal migrazioa eta gaur egun indarrean dauden migrazio-prozesuak aztertzeko balio du.

Eraikinaren lehenengo solairuan dago erakusketa, ikusentzunezko edukiek, migrazioaren esperientzia lehen pertsonan kontatzen dute, bisitariarekin lotura lortze arren. Ikusleak XIX. mendeko pertsonaien bizipenak lokuzioen bitartez entzungo ditu eta egungo esperientziekin alderatu ditzake ikusentzunezkoei esker.

Bestalde, Euskal Itsas Museoak Zumalakarregi Museoaren migrazioan proiektua osatu nahi izan du, eta migrazioak itsas munduko ikuspegitik aztertu ditu.

Informazio gehiago: https://labur.eus/zntOu

LEOPOLDINA ROSA: Gaur egungo istorio bat

Itsasoko kontuak Donostiako moilaren bihotzean.@GipuzkoaKultura|ko museoa