[Zinema euskaraz] Leo Da Vinci (Mona Lisa misioa)
[Zinema euskaraz] Leo Da Vinci (Mona Lisa misioa) –
Bihartik aurrera, eta Zineuskadik sustatzen duen Zinema Euskaraz programari esker, “Leo Da Vinci (Mona Lisa Misioa)” filma ikusgai izango da zinema aretoetan.
Sergio Manfiok (“Los cachorros” eta “El código de Marco Polo”) zuzendu du Italiako animazio-film hau eta Italiako Errenazimentuan Florentzian jaio zen polimata enblematikoa du protagonista.
“Leo Da Vinci, pintore eta buruan ideia ugari duen asmatzaile gaztea, Mona Lisarekin, sute baten ondorioz etxea galdu duen neskarekin, erabat maitemindu da.
Leok lagundu egin nahi dio eta egoera konpon dezakeen abentura zoroa eta zirraragarria planeatu du. Urte batzuk lehenago Montecristo uhartetik gertu hondoratu zen piraten itsasontzia topatu nahi du ustez barruan dagoen altxorra berreskuratzeko. Altxor hori lortuz gero, Mona Lisaren arazoak konponduko liratekeela uste du. Ondorioz, lagunekin batera, erraza izango ez den bidaiari ekingo dio.
Baina ez dira altxorra topatu nahi duten bakarrak izango”.
Zinema Euskaraz programak euskararen erabilera bultzatzen du kultur komunikaziorako bitarteko moduan. Horretarako, aisialdian euskararen normalizazioa sustatzen duten filmen eskaintza jartzen du herritarren esku.