Rajoy, diktaduraren biktimak omenduz

Rajoy, diktaduraren biktimak omenduz –

Ezer baino lehen, azal dezagun Buenos Airesen izan dela, eta ez Eroritakoen haranean, inor ez dadin aztoratu.

Espainiako presidente jauna Argentinan izan da azken egunotan, bisitaldi ofizialean, eta azken egunean, Madrilera bueltatu baino lehen, Memoriaren Parkean izan da, non diktadura militarrean desagerrarazi zituztenen aldeko lore eskaintza eta guzti egin duen, Mariano Rajoyk berak aitortu duenez:

PPko buruak eta bere alderdiak frankismoarekin duten jarrera zein den ezagututa, Maiatzaren Plazako Amek eta Amonek ez dute Espainiako presidentea lagundu nahi izan -Europako beste agintari askorekin egin dutenaren kontrara-, eta Giza Eskubideen aldeko beste hainbat erakunderekin batera, gutun bat helarazi diote Rajoyri, frankismoko krimenak epaitu ditzaten eska dezan.

Alta, eta hauxe da sarrera honetako informaziorik adierazgarriena, Revista Citricako kazetariari emandako erantzunean argi gelditu da, beste behin, Espainiak gai honekiko duen jarrera:

Kazetariak frankismoko krimenekin zerbait egiteko asmorik ba ote duen galdetzen dio Rajoyri, ea Espainian ere, Argentinan bezala, biktimen aldeko museorik sortuko ote duten. Agudo jaso du erantzuna presidentearen alboan zirenetako baten partetik, trajedun bat hurreratu eta kargu hartu baino lehen: “¡Vete a la mierda, coño; ¿Y los crímenes del comunismo, qué?”.

Rajoy, diktaduraren biktimak omenduzRajoy, diktaduraren biktimak omenduz