Lekeitioko Bergara kaleko Jasokundearen irudia
Lekeitioko Bergara kaleko Jasokundearen irudia –
Lekeitioko Bergara kaleko 16 zenbakiaren 1. solairuko balkoiaren eskuinean alabastrozko plaka bat zegoen Jasokundeko Andra Mariaren irudiarekin. Bertako auzokide izandakoak ez dira ados jartzen, baina, 1957 eta 1964 urte bitartean, plaka hori, saldu edo norbaiti eman egin zioten.
Bergara kaleko auzokideak izandakoen esanetan, plaka hori, Bergara kaleko 16 zenbakian bizi zen kapitain batek, Lekeitiotik urrun zegoen portu bateko hondartzan, aurkitutakoa da. Kapitain horrek auzokoei baimena eskatu eta 1. solairuko balkoiaren parean jarri zuen alabastrozko plaka.
Herriko kanta batek dioenez otsailaren lehena zen Jasokundeko Andra Mariaren irudia Bergara kaleko 16 zenbakiaren fatxadatik kendu zuten eguna.
2008ko abuztuaren 14an, Bilboko Eliz Museoko teknikari batekin batzartu nintzen, berau Jasokundeko Andra Mariaren irudiaren jabearekin batzartu ondoren. Jabeak plaka erakutsi zion eta gainera argazkiak ateratzeko baimena eman zion. Teknikariarekin izandako batzarrean irudiaren argazki bat erakutsi zidan honek.
Plaka horretan Jasokundeko Andra Mariaren irudia agertzen da erliebean tailaturik, eta ondoko hau da Eliz Museoko teknikariak egiten duen irudiaren deskribapena:
Asunción de la Virgen, envuelta en mandarla sostenida por ángeles, con la figura de Dios Padre en lo alto, a cuyos lados se disponen dos ángeles músicos de los que sólo se conserva uno, el de la izquierda que tañe un arpa, pues el ángulo opuesto está roto. También incorpora la figura de Santo Tomás recogiendo el cinturón que le tiende la Virgen. El relieve apenas conserva su policromía original, y sus medidas son 27,5 x 47,9 cm.
Iñaki Madariaga Valle