E19. Gaur, denok kalera

E19 manifestazioaMaiatzaren 15ean herria kalera irten zen haserreturik: “Ez gara bankuen eta gobernuen merkantzia”, “Benetako demokrazia nahi dugu”, “Gaurko politikariek ez gaituzte ordezkatzen”. Ordutik, haserretuek Euskal Herriko, Espainiako eta mundu osoko hainbat hiritako puntu estrategikoak hartzen joan dira kanpatzeko eta beren haserrea erakusten jarraitzeko asanblada eta tokian tokiko ekintzen bidez. Hilabete honetan zehar sortzen joan diren ideietatik abiatuta, gaur, ekainak 19, mugimendua bizitzeko eta Euroaren Itunaren aurka egiteko asmoz, herritar haserretuek hirietako kaleak modu baketsuan hartuko dituzte berriz ere.

Manifestazioak Euskal Herrian:

  • Donostia: 19:00etan Bulebarrean
  • Bilbo: 18:00etan Bihotz Sakratua plazan
  • Gasteiz: 19:00etan Ama Birjina Zuriaren plazan
  • Iruña: 19:00etan Gaztelu plazan

Twitter bidez ere jarraitu ahal izango duzu #e19 (euskaraz) edo #19j (gaztelaniaz) hashtag edo etiketarekin, edota #19Jmani + #hiriaren izena jarriz hiri jakinetako manifestazioen berri izateko.

Gaur, maiatzaren 15ean baino jende gehiago biltzea espero dute. Izan ere, azken hilabete honetan mugimenduak oihartzun handia izan du hedabideei esker eta mezua gizarte talde guztietaraino heldu da. Horregatik, maiatzaren 15ean ezjakintasuna edota informazio eskasa zela eta kalera irten ez ziren pertsona asko gaur manifestazioetara batuko dira.

Euroaren Ituna

Euroaren Ituna pasa den martxoaren 12an Europako Kontseiluaren bilera batean hartutako erabakia da eta zorraren krisiari aurre egiteko lehiakortasuna handitzea du helburu. Hau da, bankuek hartutako zorrak guztion artean ordaindu beharko ditugu. Ondorioz, estatuek ikaragarrizko murrizketa sozialak egingo dituzte eta bankuen menpe geldituko dira.

Ez gara bankuen eta gobernuen merkantzia, irten kalera!

Democracia Real Ya: El Pacto del Euro. Por qué lo rechazamos y propuestas alternativas [PDF].

e19, euroaren ituna, haserretu, M15, manifestazioa

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude