Lehen finalerdia, Durangon
Hona hemen, sei bertsolariok banan bana.
Jone Uria (Getxo, 1990). Duela bi urteko Bizkaiko Txapelketan finalerdietara iritsi zen. Baita iazko Txapelketa Nagusian ere. Aurten Uribe Kostako Txapelketa irabazi du. Aurtengo txapelketan, Balmasedako kanporaketan, berak pilatu zituen puntu gehien -argazkian-.
Ibon Ajuria (Gernika-Lumo, 1977). Ingeles eta Alemaniar Filologian lizentziatua da. Irakaslea da ogibidez, eta inguruko bertso eskolekin harreman estua du. Aurtengo txapelketan, Aulestiko saioan gailendu zen.
Onintza Enbeita (Muxika, 1979). Kazetaritza ikasketak eginak ditu. 2006ko eta 2008ko Bizkaiko Txapelketetan finalerdietan kantatu zuen. Txapelketa nagusian ere birritan parte hartu du.
Gorka Lazkano (Berriz, 1980). Irakaskuntzan dihardu. 2008an Durangaldeko txapeldun izan zen eta aurten, txapeldunordea. Onintza Enbeitak bezala, bi bider aritu da Bizkaiko Txapelketako finalerdietan. Aurten, Getxoko kanporaketan bigarren sailkatu zen.
Etxahun Lekue (Larrabetzu, 1979). Musika Hezkuntzako ikasketak eginak ditu eta bertsogintzari dagokionez, Bizkaiko Txapelketan lau aldiz izan da finalean.
Xabat Galletebeitia (Lekeitio, 1986). Farmazian lizentziatua da.Saioa Landakon izango da eta bertsolariak zortziko handian zein txikian eta hamarreko txikian abestu ondoren, puntuari erantzun beharko diote eta bukatzeko, kartzelako gaiari egin beharko diote aurre. Maite Berriozabal izango da gai jartzailea.
Sarrerak erosteko: http://bertsosarrerak.eu