Euskal jolasen ikastaroa

zuzeu.eus-logo7

Euskal jolasen ikastaroa antolatu du Bizarrain kultur elkarteak, Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako gurasoei zuzendurik. Bizitzako beste arloetarako bezala, haurren aisia ere euskaraz bizitzeko tresnak eskaini nahi ditu Bizarrain elkarteak. Beraz, ikastaroaren helburua, gurasoei beren seme-alabekin euskaraz jolasteko baliabide praktikoak ematea izango da.

Ikastaroa doakoa izango da eta ordu t’erdiko bi saiotan egongo da banatuta. Bertan, euskal jolasak irakatsiko zaizkizue zuen seme alabekin euskaraz jolas zaitezten. Ikastaroa 2010eko  azaroaren  23 eta 25ean izango da, Herrerako auzotegian, 17:00etataik 18:30era..