Legez kanpoko harremanak: Poligamia, poliandria, intzestoa

cock-2522623_1920

Legezkoa al da poligamia Euskal Herrian? Izan al da aurrekaririk gure herriaren historian pertsona bat bi pertsonarekin aldi berean ezkondu denik? Espainiako nahiz Frantziako ordenamendu juridikoak, muga jakin bateraino, genero bereko edo desberdineko pertsonen arteko harreman afektiboak eta sexualak arautzen ditu. Jarraian, egungo araudiak poliandriari, bigamiari eta intzestu-harremanei buruz zer dioten aztertuko dugu.

Zer dio legeak poligamiari eta poliandriari buruz?

Nahiz eta Europako herrialde askotan poligamia baimenduta egon, Espainian erabat debekatuta dago. Kode Zibilaren 46. artikuluaren arabera, ezin izango dira ezkondu emantzipatu gabeko adingabeak, ezta ezkontza-loturaren bidez lotuta daudenak ere, hau da, jada ezkonduta daudenak.

Gainera, Zigor Kodeak 217. artikuluan hori eragozten du, espetxe-zigorrak ere ezartzen baititu. Honako hau baieztatzen da, hitzez hitz: “Aurreko ezkontzak legez dirauela jakinda, bigarren edo ondorengo ezkontza egiten duenari sei hilabetetik urtebeterako espetxealdi-zigorra ezarriko zaio”.

Araudiak bi kide baino gehiagoko izatezko batasunen debekua ere jasotzen du. Bestalde, Erregistro Zibilak debekatu egiten du emazte edo senar bat baino gehiago inskribatzea, nahiz eta ezkontza poligamia ahalbidetzen duen herrialde batean gertatu. Orduan esan dezakegu, juridikoki behintzat, ez dagoela legezko hutsunerik gizon edo emakume bat ezkonduta dagoela ezkontzeko.

Hala ere, nahiz eta Espainiako ordenamenduan zirrikiturik ez egon, Auzitegi Gorenak alarguntza-pentsio bati buruz eman berri duen 2018ko epai batek nolabaiteko zalaparta sortu zuen hedabideetan. Marokoko herritar baten bi emazteei pentsio hori kobratzeko eskubidea aitortzen zien autoak. Jurisprudentziak zalantza ugari sortu zituen horren inguruan, herrialdetik kanpo egindako ezkontza poligamoak onartzeko malgutasuna islatzen baitu.

Eta beste herrialde batzuetan?

Afrikako edo tradizio musulmaneko herrialde gehienetan onartzen da gizon bat eta hainbat emakume ezkontzea. Hala ere, sustraitutako patriarkatua, gizonaren autoritatea eta gobernu erakundeek heterosexualak ez diren aukerei uko egitea direla eta, poliandria — emakume batek bi gizon edo gehiagorekin ezkondu ahal izatea — pentsaezina da lurralde horietan. Ezkontza bikoitza baimenduta dago Afganistan, Aljeria, Bahrein, Bangladesh, Maroko, Sierra Leona eta Egipton, besteak beste.

Baina Europako egoera bestelakoa da. Nahiz eta bakoitzak bere intimitate osoan nahi duena egin dezakeen, eta azken urteotan poliamodioaren kontzeptua indarrez zabaldu den, tradizionalki bizimodu horiek ez dira ondo ikusiak izan; horregatik, Europako herrialde gehienetako legedian harreman ez-monogamoen ofizializazioa espetxe-zigorrekin jazartzen da. Frantzian, adibidez, bigamia delitu gisa tipifikatuta dago, 45.000 euroko isunarekin eta urtebetera arteko askatasun-gabetze zigorrarekin.

Bestalde, Erresuma Batua, Holanda Suedia edo Norvegia bezalako herrialdeek onartzen dute ezkontza poligamoa, baldin eta atzerrian hartu bada, kasu jakin batzuetan, adibidez, ezkontza gertatu zen herrialdean legezkoa bada. Ikerketa batzuen arabera, 15.000 dira Erresuma Batuko ezkontza poligamo musulmanak.

Legezkotasuna beste harreman mota batzuetan: Intzestua

Ez da harritzekoa pertsona askok, nerabezaroan, erakarpen afektiboren edo sexualen bat sentitzea beren lehengusuetako batekiko. Sentimendu errugabe eta onbera izan arren, familia barruko intimitate hori legean araututa dago. Beraz, zer esan dezakegu intzestu-harremanei buruz?

Baimenduta al daude Espainian intzestuzko harremanak?

Espainian, intzestua ez dago delitu gisa tipifikatuta…

Irakurri artikulua osorik kaixomaitia.eus-en blogean.