Le Lion Est Mort Ce Soir

Le Lion Est Mort Ce Soir –

Badirudi azken aldian hirugarren adineko protagonista xelebreak dituzten filmak besterik ez ditudala ikusten (karteledegian momentu honetan Lucky, Finding Your Feet, Le Lion Est Mort Ce Soir, zuk ere gustua baduzu).

Nobuhiro Suwa-ren (M/Other, H StoryParis Je T’aime) filma, Gaur aztergai dugun Le Lion Est Mort Ce Soir, 2017ko Zinemaldian sail ofizialean izan genuen eta orduan ikusteko gai izan ez nintzenez, plazer hutsa da orain zinean jatorrizko bertsioan ikusteko aukera izatea.

Le Lion Est Mort Ce Soir

Jean, 70 urte pasatako aktoreak, bere azken filmaren errodaia erdian ezusteko geldialdia sufritzen du, eta impasse hau aprobetxatzen du gertuko herri batean bizi den laguna bisitatzeko.

Le Lion Est Mort Ce Soir

Bertan, garai batean bere neskalaguna izan zen Juliette bizi zen etxe hutsean hartzen du ostatu. Juliette 1972an istripu batean hil zela jakingo dugu baina Jean-ek etxeko bazter guztietan ikusten du, azken aldiz ikusi zuen bezala, 23 urtetako neska gaztea. Eta noski, berarekin normaltasun osoz hitz egiten du, besarkatzen du eta paseiatzen du.

Le Lion Est Mort Ce Soir

Gauzak oraindik surrealistagoak bihurtzen dira, beldurrezko film labur bat grabatzen ari diren haur talde bat aktorea grabatzen hasten denean. Hasieran mesfidantzarekin erreakzionatzen duen arren, segituan onartzen du Jean-ek haurren beldurrezko filmaren protagonista izatea.

Le Lion Est Mort Ce Soir

Eta gustuz jarraitzen ditu zinegile txikien aginduak, bi zine mota daudelako aktorearen hitzetan: bata zine serioa, profesionalekin grabatzen ari zen etendutako filma, eta zine dibertigarria, zinea gozatzen dutelako grabatzen ari diren haurren filma. Eta badirudi azken hau maiteago duela, Jean-ek. Izan ere, haurren filmaren sinpletasuna eta alaitasuna goraipatzen ditu, hauek bizitzan zehar nabigatzeko ere garrantzia duten ezaugarriak direlako.

Eta bizitza eta heriotzari buruzko hausnarketak ugariak dira filman zehar, Jean-ek momentu batean konbikzioz esaten duen bezala, pertsona baten 70-80 urte tarte hori (aktoreak duen adina) heriotzaren prestakuntza dira eta garrantzitsuena heriotza etortzen sumatzea omen da. Ezin adosago egon.

Le Lion Est Mort Ce Soir zineari eta zinegintzaren ofizioari omenaldia izateaz gainhaurtzaroari begirada malenkoniatsua da, gu gaur garena bere garaian izan zen haurra ere baita. Zein hausarta, naturala eta konfidantzaz betea zen gure bertsio txikia!

AIPAGARRIAK: Jean-Pierre Léaud (Les Quatre Cents Coups, La ChinoiseUltimo Tango a Parigi) aktore beteranoaren lan bikaina eta haurren freskotasun eta lotsagabekeriaz hornitutako antzezpenak.

Izarrak4/5

4-izar


TRAILERRA  Le Lion Est Mort Ce Soir :

Le Lion Est Mort Ce Soir

Zinegilea izarfilms.com tinkoeuskara.eus