Lapurtuta bada ere
Gure kide eta lagun den Mikel Lasa, urduri dago, ez baitu inork idazten Donostian izandako kontzertuaren kronikarik. Eskatu ere eskatu du, jainkoaren izenean ez bada ere, baten batek idazteko kronikatxo bat, baina, kale!
Eskerrak Lander Garro errukitu zaion eta, behintzat, argazki bat daukagun.
Anima zaitez ba Lander eta utzi kronika! Nik ere irakurri nahi dut eta!
Zertarako nahi duzue kronika?
Nolako kronika nahi duzue?
Zer nahi duzue jakin?
Soitu-n dator bat.
http://www.soitu.es/soitu/2009/05/11/musica/1242052401_447209.html
Eta hauxe dator Gorka Erostarberen Berriako blogean:
http://www.berria.info/blogak/erostarbe/?title=musikaz_idazten_duenaren_jaka&more=1&c=1&tb=1&pb=1