Lander Garroren “Gerra txikia” zuzenean streaming bitartez 8. IRAKURRALDI publikoan Hendaiako mediatekatik
8. IRAKURRALDI PUBLIKOA –
8. IRAKURRALDI PUBLIKOA
Jarraitu zuzenean streaming bitartez
(Amaitu da saioa…)
LIBURUA Gerra txikia
IDAZLEA Lander Garro
NOIZ 2017.eko ekainaren 7an
TENOREA (1) 9.00 tik (2) 13:45etik – 19.15era
NUN Hendaiako mediatekan
IRAKURLEAK 145 orotara
…
EKAINAK 7 GOIZEZ: 9etatik – 13etara ARRATSALDEZ: 14:00etatik – 19etara
STREAMINGez ZUZENEAN
Goizeko 9:00tik eta arratsaldeko 13:45ean
…
ORAIN ARTEKOA
- 2010 Anuntxi Arana hasi zen Euskal Herriko legendei leku eginez. Lehen ekitaldi honetan 65 irakurle bildu ziren 7 urtetik 75era bitartean.
- 2011 Lucien Etxezaharretak, Maiatz aldizkariko arduradunak, “animaliak” gaiaren inguruan testu ezberdinak irakurri ziren 101 irakurle aritu ziren.
- 2012 Hasier Etxeberriaren “Inesaren balada” liburua 70 irakurleren artean eskeinia izan zen. Parte hartzaile guzien bideoak ikus daitezke Youtube-ean.
- 2013 Itxaro Bordaren “Boga boga” liburua. 107 irakurle pasatu ziren goizeko 11etatik arratseko 8ak bitartean. Parte hartzaile guzien bideoak ikus daitezke Youtube-ean.
- 2014 Joseba Sarrionandia. “Kolosala izango da” 92 parte hartzaile liburua irakurtzeko eta idazlearen poemak eskeintzeko. Parte hartzaile guzien bideoak ikus daitezke Youtube-ean.
- 2015 Iñaki Zabaleta “110 street eko geltokia” 100 Irakurlek parte hartu zuten. Parte hartzaile guzien bideoak ikus daitezke Youtube-ean.
- 2016 Karlos Zurutuza “Tripoli-Kabul” liburua eta Ane Irazabal, Mikel Aiestaran, Amets Arzallusen testuak. 70 irakurlek parte hartu zuten. Parte hartzaile guzien bideoak ikus daitezke Youtube-ean.
Urtetik urtera sendotzen joan den ekimena da IRAKURRALDIA. Adin guzietako irakurleak bildu ditu eta hori arrakastaren oinarrietako bat izan da. Bestetik testu mota ezberdinei (olerki, eleberri, artikulu) lekua egin izanak, antolatzaileen egitekoa zorroztu du dudarik gabe. Eta azkenik, iragan urteen esperientzia. Urte osoko lan plangintza jarraitu behar da: liburua hautatu, idazlearen adostasuna lortu, tokiak ziurtatu, dosierrak prestatu, diru laguntzat eta baimenak lortu, irakurleak bildu, prentsari berri eman, irakurketa eguneko jarraigoa antolatu. Lan serios guzti honengatik pentsatzen dugu IRAKURRALDIAK egina duela bere tokia Hendaiako kultur esparruan
IRAKURRALDI PUBLIKOAREN HELBURUAK
Hastapeneko helburua jendearengan euskaraz irakurtzeko zaletasuna kutsatzea eta adin guziak nahastea izan zen. Gero, euskal literaturaren obra bat ezagutaraztea eta idazlea ohoratzea, eta, nola ez, oihartzun mediatikoa eskeintzea. Esperientziak erakutsi digu ere, euskara ikasten dutenentzat plaza polita dela euskara emateko. Ez ditugu ahantzi behar, gero eta gehiago, liburua eskutan, irakurleak entzuten orenak pasatzen dituzten jende kopurua.