Zinema euskaraz: Laban
“Laban” bihartik aurrera ikusgai izango da zinema aretoetan, euskaraz.
Filma bereziki haur txikientzako dago gomendatua, 2 eta 6 urte bitartekoentzako, eta 7 pasarte laburrez osatua dago; 45 minutuko iraupena du guztira.
Alicja Björk Jaworskik, Karin Nilssonek, Lasse Perssonek eta Por Ahlinek zuzendutako film suediarrak, “Laban mamu txikiaren istorioa du abiapuntu. Laban bere familiarekin bizi da Moringsun gazteluan. Bere aitaren antzera, ingurukoak beldurtu nahi ditu, baina saiatu izanagatik ere ez du lortzen. Labolina, bere ahizpa, oso trebea da soinuak egiten, edozein soinu imitatzeko gaitasuna du. Gazteluan erregearen familia bizi da, eta erregearen semea, Michief printzea, Rufus haren txakurrarekin batera, Labanen lagun onenak dira. Protagonista den mamu txikiari, Labani, iluntasunak beldur handia ematen dio”.
.
Pack Mágik
Laban filma Pack Mágic-ek banatzen du, 2014an sortutako eta haurrentzako zinema banatzen duen etxeak. Banatzaile honek sentsibilitate estetikoaren, hezkuntza emozionalaren, balio sozialen eta kulturalen transmisioaren alde egiten duten filmak eta ikus-entzunezko bestelako produktuak helarazten ditu. Pack Mágick-ek zorroztasun handiarekin hautatzen ditu filmak. Modu horretan, 2-12 urte bitarteko umeen ezaugarrietara, gaitasunetara eta sentsibilitatera egokitzen den katalogoa osatu du. Halaber, promozio materialak sortzen ditu, txikitatik zinearekiko jakin mina eta grina pizteko asmotan.
.
Zineuskadik sustatzen duen Zinema Euskaraz programak aurten eskaintzen duen hamabigarren filma da “Laban”. Estreinaldia Donostiako Antiguo Berri, Gasteizko Florida eta Huarteko Itaroa zinematan izango da, eta datoze egunetan zehaztuko da gainontzeko zein aretotan emango duten.