Kritika zinematografikoa: ‘The Story of Film: A new generation’

-Kritika zinematografikoa: ‘The Story of Film: A new generation’ –
Kritika zinematografikoa: ‘Paris, Distrito 13’

Zuzendaria: Mark Cousins Urtea: 2021 Herrialdea: Erresuma Batua

Zuzendaria: Mark Cousins
Urtea: 2021
Herrialdea: Erresuma Batua

-Partziala, grinatsua, politikoa-

Honela zioen Charles Baudelairek, 1846ko ‘Kritika, zertarako?’ entseguan: “Nire aburuz, kritika onenek entretenigarriak eta poetikoak izan behar dute; kritika onenak ez dira hotzak eta algebraikoak, den-dena txukun azaltzeko aitzakiarekin, ez dutenak ez maitasunik ezta gorrototik ere adierazten”. Eskema zehatz batekin ito nahi gabe, arte-kritikariaren lanaren askatasun poetikoa defendatuz, argi dago Baudelairek buruan zuen idazleak ez zuela obraren “ezkutuko zentzu” bat aurkitu eta jakinarazteko betekizuna; horren ordez, “kuadro baten kronika onena soneto edota elegia bat izan daiteke”.

Argi dago Mark Cousins zinema historialari eta kritikariari ezin zaiola Baudelairek zuen apartekotasuna eskatu; nahiko luke, bestalde, Robert Walserrek bere kritikari lanetan margolanekin ezartzen zituen alegiazko elkarrizketen txispa hura eduki. Hala ere, baliteke haien eskola berekoa izatea, eta Susan Sontagekin batera, “interpretazioaren aurka”, zinemaren ‘Historiari’ lehen hizki maiuskula kendu nahi izatea, plazer erretoriko hutsen alde. The Story of Film: An Odisseyrekin, ikus-entzunezkoen historian zehar ibilbide erakargarria egitera gonbidatu gintuen orain dela hamar bat urte —izenburuak berak argi uzten zigun hura ez zela zinemaren ohiko historia bat (‘history’), istorio (‘story’) ezberdin bat baizik—; eta iaz, odisea hari 2010etik 2020rarteko hamartea gehitzeko, A New Generation estreinatu zuen Cannesen.

(…)

Kritika osorik irakurtzeko, sartu ZINEA atarian!

Kritika zinematografikoa: ‘Paris, Distrito 13’

-Kritika zinematografikoa: ‘The Story of Film: A new generation’ –

 

Euskal pantailaren gunea