Kritika zinematografikoa: ‘The father’

The father- 

Kritika zinematografikoa: 'Caminho Longue'.

Zuzendaria: Florian Zeller
Urtea: 2020
Herrialdea: Erresuma Batua

Aitaren (Anthony Hopkins),
Semearen (Olivia Colman)
eta Espiritu Santuaren izenean

Berandu heldu naiz The Father (2020) ikustera, pasa den abenduaren 23an estreinatu baitzen. Egia esatearren, bat eta bakarra izan da filma aurretik ikusi ez izanaren arrazoia: gaia. The Father-ek memoria galtzen hasia den Anthony (Anthony Hopkins) eta bere alaba Anne (Olivia Colman) aurkezten dizkigu, azken hau aita zaintzeko laguntza bila hasten den unean. Azkenaldian inguruan dauzkagun gaitzak nahikotxo dira niretzat, hortaz, kosta egiten zait zineman ere beste batzuen miserian murgildu beharrak.

Kontuak kontu, ezin gor mantendu Colmanek eta Hopkinsek osatutako bikoteak jaso izan duen txalo zaparradari. Izan ere, emaitza ona ia-ia bermatuta dago haiek bezalako interpretazioaren bi maisu elkarlanean jarriz gero. Hasierako ideia sinple baino sinpleagoa (memoria galtzen hasia den aita eta hura laguntzen saiatzen den alaba), bi aktoreen distira eta muntaketa burutsua: Florian Zellerren debut zinematografikoak ez ditu osagai gehiagorik behar obra liluragarria izateko.

Alzheimerraren auzia ukitzen duten filmetan ohikoa denez, alaba bihozberaren frustrazioa gai zentrala da filmean zehar: aita lagundu nahi eta ezin; aita lagundu nahi eta bueltan mespretxua baino ez jaso. Zentzu horretan, Zellerren proposamena pauso bat haratago doala esan genezake, izan ere, aitaren optikatik gertuagoa lerratzen da. Thriller puntutxoa baduten hainbat eszenetan, memoriak jolasten dituen jokoen lehen-eskuko biktima bihurtzen gara ikusleok ere.

Kritika osorik irakurtzeko, sartu ZINEA atarian!

.Kritika zinematografikoa: 'Caminho Longue'Abestien bideoak, arrakastatsuenak Youtuben

Euskal pantailaren gunea