Iparraldeko abentura 2: Arrosara bisita

Iparraldeko abentura 2: Arrosara bisita –

Tituluan ikusiko duzun bezala, bideoa hau kontakizun baten bigarren zatia da.

Duela urte batzuk kotxearekin arazo bat izan nuen Iparraldeko txoko batean, gauez eta mugikorra erabiltzeko aukerarik gabe nengoela. Ez zen egoera xamurra izan eta esperientzia hori bideo batean kontatu nuen orain dela denboralditxo bat. Gau hartan pertsona zoragarri batzuk lagundu ninduten, eta hauek topatzeko asmoz Arrosara bisita egin nuen lagun batekin, “abentura” hura gertatu zenetik 6 urte beranduago. Ederra izan zen Arrosara bisita, eta hori da bigarren bideo honetan kontatzen dudana, lehenengoa baino askoz ere atseginagoa, dudarik gabe.

Iparraldeko abenturaren bideoa ez baduzu ikusi, honen aurretik bideo hori ikustea gomendatzen dizut, uste dut horrela hobeto ulertzen dela bigarren zati hau.

.

*Bideo honek Aditu plataforma erabiliz egindako azpitituluak ditu (https://aditu.eus?).

Iparraldeko abentura 2: Arrosara bisita

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude