Kritika zinematografikoa: ‘Las Mil y Una’

Kritika zinematografikoa: ‘Las Mil y Una’ –

.

Zuzendaria: Clarisa Navas
Urtea: 2020
Herrialdea: Argentina, Germania

Urteetan zehar Argentinan agindu izan duten politika zentralistetan arrakala irekitzea lortu du Clarisa Navasek.  Bere zinemak hiriburutik atera du produkzio kulturalaren fokua eta iparraldera eraman du, zehatzago, herrialdeko eskualde txiroenera: errepresentazioari, estigmari edota aurrekontuei begira egoera latza bizi duen Las Corrientesera.

Periferiatik eta periferiaz, hala laburtu genezake, nolabait, zuzendari gaztearen bigarren lan luzea, Las mil y una (2020) izenburu zeharo iradokitzailearekin eman dena ezagutzera. Pasa den otsailean, Berlinaleko Panoramas saila irekitzeko aukeratua izan zen filma. Jarraian, Hego Korean ospatzen den Joenjuko Jaialdian film onenaren saria eskuratu zuen eta, nola ez, nazioarteko beste hainbat zinemaldietan txalotua izan da geroztik. Aretoetara salto egin aurretik, gurean ere izan genuen Navasen azken lana, Zinemaldiko Horizontes Latinos sailean lehiatzen. Azken horretan, epaimahaiaren aipamen berezia erdietsi zuen.

Las Corrientesen, Las Mil izeneko auzo txiroan bizi da Iris (Sofía Cabrera saskibaloi jokalari profesionala) gaztetxoa. Eskola garaiz utzi baitzuen, auzoan ematen ditu egunak eta gauak, Darío (Mauricio Vila) eta Ale (Luis Molina) anaiekin batera. Irisek basketa du gustuko, Dariok dantza eta Alek idazketa. Batak bestearengan aurkitu dute auzo zakarretik babesten dituen atmosfera goxoa. Bizitza nahieran bizitzeko aukera sortzen dute batera daudenean, erresistentzia esfera epela, egunerokotasunak gordetzen duen biolentziatik urrun.

Kritika osorik irakurtzeko … sartu ZINEAn!

zinea.eus

Euskal pantailaren gunea