Kritika zinematografikoa: “JFK Revisited”

Kritika zinematografikoa: “JFK Revisited” –

Kritika zinematografikoa: "JFK Revisited"

Kritika zinematografikoa: "JFK Revisited"Zuzendaria: Oliver Stone
Urtea: 2021
Herrialdea: AEB

-Xehetasunekin nahikoa-

Pasatu dira ia hirurogei urte John F. Kennedy, orduan Estatu Batuetako lehendakari, Dallasen tirokatuta erail zutenetik. Gehienok ikusita izango ditugu amerikar belaunaldi hura guztiz traumatizatu zuten irudiak, eta entzunak izango ditugu ere erasoaren ondoren berehala sortu ziren konspirazio-teoriak. Bada, bertsio ofizialaren inkongruentziak salatu zituen Oliver Stonek 1991an JFK filmean, herritarren eszeptizismoa indartuz, eta horren ondorioz, urtebeteren bueltan, gobernuak JFK Records Act legea onartu behar izan zuen, kasuarekin lotutako ehundaka dokumentu desklasifikatu zituen legea, alegia. Gutxi izango dira, seguruenik, norbere herrialdeko politikan benetako eragina izan dutela esan dezaketen zinemagileak; are gutxiago fikzioaren bidez lortu dutenak. Hala eta guztiz ere, Stone ez omen zen lorpen haiekin ase. 2017an, Trumpen administrazioaren menpe orain, ondo gordeta zirauten beste hainbeste dokumentu argitaratu dira, eta haiekin batera, Warren Komisioak ondorioztatu zuen bertsioaren aurkako inkongruentzia gehiago.

Azken froga horien inguruan James DiEugenik idatzitako liburuaz baliatuta, Stonek berriz ere jarri nahi izan du kolokan ofiziala izaten jarraitzen duen “bala bakarra”ren teoria magikoa (ezinezko kurba bat emanez, Lee Harvey Oswalden tiroak bi gorputz zeharkatu omen zituen). Hilketaren atzean nor zegoen jakiteko, beharbada, 2029rarte itxaron beharko da, dokumentu guztiak desklasifikatu arte. Stoneri interesatzen zaiona, bestalde, hura zergatik gertatu zen da, eta ebidentzia faltan filmak gehien irristatzen duen eremua izan arren, zuzendariak argi dauka galderari erantzuna: Kennedy, gerra hotzaren testuinguruan desmilitarizaziorantz egin zituen hamaika ekimen politikogatik, arriskutsua zen CIAren eta Ameriketako arma industriaren makinariarentzat. Baliteke, beraz, filma idealizazioan maiz erortzea —Cochinos badiako inbasioan edota Kubako Misilen krisian buruzagiak izan zuen erantzukizuna aski arintzen du—. Hala ere, zilegi izan daiteke nolabaiteko idealizazioa egitea. Izan ere, zauri kolektiboa sendatzeaz gain, argi dago egungo testuinguru geopolitikorako berreskuratu nahi duela Kennedyren nazioarteko-politika eredua zuzendariak, nahiz eta dokumentalaren gaurkotasuna gehiegi ez esplizitatu.

.

(…)

Kritika osorik irakurtzeko, sartu ZINEA atarian!

Kritika zinematografikoa: "JFK Revisited"

Kritika zinematografikoa: “JFK Revisited”

Euskal pantailaren gunea