Kritika zinematografikoa: ‘Función de noche’

-Kritika zinematografikoa: ‘Función de noche’

 

Zuzendaria: Josefina Molina
Urtea: 1981
Herrialdea: Espainia

 

-Ordu eta erdi Lolarekin-

2018an, Alice Guyren Madame a des envies (1907) film laburrak ireki zuen “Hasieratik. Zinema feministaren historiak” izeneko zikloa Tabakaleran, “emakume zinemagileen eskutik eta emakumezkoen ahotsek lagunduta” zinemaren historia hegemonikoak izkiriatutako obrak berreskuratu eta tentuz baliosteko proposamena luzatzen ziguna. Dagoeneko Tabakaleran fokuaren hirugarren edizioa martxan den bitartean, Gasteizko Artium Museoan proposamenaren ahizpa txikiak bigarren edizioa abiatu zuen apirilean.

Hain zuzen ere, hantxe izango dugu datorren larunbatean, maiatzak 8, Josefina Molinaren Función de noche (1981) bikaina ikusteko aukera, Maialen Beloki Zinemaldiko zuzendariordearen eskutik, gainera. Apirilean aurkeztutako Chantal Ackermanen News from home (1977) eta Josefina Molinaren Función de noche-rekin batera, geurean izango ditugu Margarita Ledo, Diana do Teixeiro, Helke Sander, Nina Menkes eta Claire Simon zuzendarien obrak.

Función de noche frankismo garaian hezitako emakumearen erretratua da, trapu zikinak etxean garbitzeaz nazkatu eta, bikote ohia izandakoaren aurrean, eremu pribatuaren gotorlekua saminez leherrarazten duena. Modu horretan aurkezten zaizkigu Lola Herrera eta bere senarra izandako Daniel Dicenta, lehenengoak Miguel Delibesen Cinco horas con Mario antzezlanean Carmen Sotillo alargunaren paper gogoangarria eskuratu eta gutxira.

(…)

Kritika osorik irakurtzeko, sartu ZINEAn

-Kritika zinematografikoa: ‘Función de noche’

Euskal pantailaren gunea