Behin eta berriro

Behin eta berriro – 

Argazkia: Mathilde Langevin

Beti -badakizu- gertatu izan zait. Behin eta berriro egiaztatu behar dut kotxea itxi dudala. Etxeko atea mila aldiz hesten eta irekitzen dut argiak amatatu ditudala baieztatzeko; poltsikoan sartzen dut eskua tai gabe, ia halabeharrez, diru zorroa, giltzak… hor daudela ziurtatzeko.

Uler ezazu, bada, gau eguerdian utz zaitzadala, musu -hain errealak dira, maitia- baten erdian, laztan baten erdian; uler ezazu utz zaitzadala, bihotza, estonaturik, airea besarkatzen eta honaino hel nadila, hilarri batek gogorarazteko behin eta berriz.

-hilda nagoela.

-hilda zaudela.

(Ipuin honen bukaera irakurleak aukeratuko du; agian hirugarren amaieraren bat bururatuko zaio)

En fin

 

Igogailuan irakurtzeko ipuinak

Behin eta berriro

Irakaslea, idazlea, ikastetxe publiko baten zuzendaria... hurrenkera ez daukat batere argi.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude