Tabakaleran ez daukate lotsarik, ez Euskadiko Filmategiko zuzendariak, ez Koldo Mitxelena Kulturuneak

ez daukate lotsarik – 

Tabakaleran ez daukate lotsarik, ez Euskadiko Filmategiko zuzendariak, ez Koldo Mitxelena Kulturuneak

Euskaldunok ez dugu merezi euskarazko arretarik EAEn, Donostian, 2021ean, ‘kultura’ deitzen dioten horretan… (kultura nonbait espainola delakoan bakarrik…)

Atzo izan nintzen Donostiako Tabakaleran ikusten German Concentration Camps Factual Survey film dokumentala (Zikloa: Emanaldi bereziak> AUSCHWITZ // Antolaketa: Euskadiko Filmategia eta Koldo Mitxelena Kulturunea (Donostiako kulturgunean antolatu den ‘Seeing Auschwitz’ erakusketaren baitan). // Aurkezpena: Jaime Pena (zinema kritikaria eta CGAIko programatzailea). Garai hoberenetan bezalaxe Euskadiko Filmategiko zuzendariak ‘Arratsaldeon’ eta beste bi hitz euskaraz eginda kontatu zigun espainol garbian (‘denok ulertu dezagun’ noski) saioaren edukia, eta pasatu zion hitza Koldo Mitxelena Kulturuneko zuzendari ?uste dut esan zuela? bide denari zeinak ez zuen bere jardunean hitz bakarra ere egin euskaraz. Ondoren 15 minutu pasako aurkezpena Jaime Pena, agidanean galegoaren eskutik espainol garbian, noski ‘denok ulertu dezagun’.

Filma ingeles jatorrizkoan, tarteka alemanez (azpidatzi ingelesez), eta beti guztia espainol garbian azpidatzia (ez dute euskaraz ere azpidazteko lanik hartuko, ez honetan eta ez beste gehienetan, nahiz jada erraz askoa den gutxienez bi hizkuntzatan ere ematea azpidatziak…, ez zaie burutik pasatu ere egiten nonbait…). Filmaren ondoren galde erantzunen saio espainola. Agurtzeko uste dut esan zuela beste hitz bat euskaraz Euskadiko Filmategiko zuzendariak. EAEn, Donostian, 2021ean, ‘kultura’ deitzen dioten horretan…

Hemendik eskatu nahi diet bere jarrer(ar)en azalpena Tabakalerako Zuzendaritzari (bide batez agertu dakizkigun ere bere hizkuntza politika orokor antieuskaldunaren oinarriak), Euskadiko Filmategiko zuzendariari, ez Koldo Mitxelena Kulturunekoari, eta bere hemendik aurrerako hizkuntza politiken ingurukoak ere…

Eta nola ez erakunde hauen arduradun politiko diren Gipuzkoako Ahaldun Nagusi jaunari, Eusko Jaurlaritzako euskara, kultura, politika arduradunei eta hauen buru Urkullu jaunari…

Zer egin behar dugu euskaldunok gure lurrean gutxienez espainolak bezainbesteko eskubidez tratatu gaitzazuen, EAEn, Donostian, 2021ean… Legea bete dezazuen…

Tabakaleran ez daukate lotsarik, ez Euskadiko Filmategiko zuzendariak, ez Koldo Mitxelena Kulturuneak

10 pentsamendu “Tabakaleran ez daukate lotsarik, ez Euskadiko Filmategiko zuzendariak, ez Koldo Mitxelena Kulturuneak”-ri buruz

  • Horixe da, Bittor, egungo Euscal Herria! Penagarrien herria edo populuxca!

  • https://youtu.be/Czklmar3STk

    Esteban Bilbao Eguia.

    Honelaco euscaldunac eman ditu Euscal Herria deitzen den honec.
    Seguru nago euscaraz ere jaquin çuela umetan.

  • Bittor Hidalgo 2021-05-07 12:53

    P.S. Ez dut esan filmak ikaragarri merezi duela bere gordintasunean (nazien esku hil ziren 15-20 milio pertsona inguru 10-12 urte eskasean). Napoleon Buonapartek eraginiko gerretan 5-7 milio pertsona. Frankok Espainian 500.000 inguru, gutako asko tartean). Atzoko filma ikusgai sarean:
    https://www.iwm.org.uk/partnerships/german-concentration-camps-factual-survey

  • Idatzi duzun kexua aintzat ere ez dute hartuko eta “erradikal” bat zarela esanez neutralizatuko zaituzte. Olanok zer egingo du… patsetan hazitako ume handi bat iruditu zait beti. Hori beti egongo da politikoki zuzenean instalatuta zorro-zorro karguari eutsiz.

  • Eta Ana Sagasti ere Esteban Bilbao Eguiaren stylorat. Fascista kutsu berdinsua.

    https://youtu.be/etCQ0axhpBI

    Niri lotsa emanen lerauquet!

  • Eskerrik asko Bittor, zure aldarriarengatik.

    Gaur egungo teknologiarekin, nolatan ez dira azpitituluak euskaraz askoz gehiago erabiltzen?? Irudikatu ezarriko balira; etb2n, La2en, Dokumanian, zinema kateetan, youtuben…a ze aldea, euskaldun (aktiboak) eta pantailen arteko harremanean.

    Sarri arte!

  • Behin eta berriz emanen digute. Eta gu ixilk. Muturren aurrean irri eginen digute eta gu otzan otzan, beti bezala ixilduko gara. Ez al dezakegu deus egin?
    Lehengo egun batean herri txar bateko txango turistiko batean hartu nuen parte. Bezperatik arduradinari deitu nion galdezka ea euskaraz ihardukittzeko eskubiderik izanen nuen.
    Erantzuna, baietz
    Eta hala gertatu zen, aurkezpena erdaraz eta euskaraz, berdintsu.
    Eta horrela bidea irekia gelditu zen. Nik txagoan beti euskaraz eta nire arrimuan beste bi lagun ere euskaraz. “Normalitate” minimo batez ateta zen dena

  • EHE delako talde ekintzaile bat bada. Ba omen da, nahiz ikusi ezina izan. Nork jakin non dabilen! Desagertua nonbait

  • EHEk ehunka milaka militante beharko lituzke eraso guziei aurre egiteko.

  • Bai, baina milaka erasoei aurre egiteko, hasi, batetik hasi behar da. EHE desagerturik dago joan den aspaldian

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude