Kritika zinematografikoa: ‘Curveball’
Kritika zinematografikoa: ‘CURVEBALL’ –
Zuzendaria: Johannes Naber
Urtea: 2020
Herrialdea: Alemania
-Gezur oso errealen kronika-
Suitzar Alpeetako mendi elurtu batean maldan behera doaz, lera batean eta ziztu bizian, bi gizon. Haien atzetik, tiroldar jantzidun beste bi gizonek ere arrapaladan egiten dute korrika, haiek esetsi nahian. Minutu gutxi batzuk barru, pantaila beltzaren gainean nabarmentzen diren hitz zuriek gogoratuko digute Iraken okupazioak utzitako hildako kopurua. Bi uneen arteko harremana ezagutu nahi? Bada, has gaitezen hasieratik.
1997 . urtea da eta Iraken da arma biologikoetan aditua den Arndt Wolf doktorea, suntsitze masiborako armak bilatzen dituen NBEko espedizioan parte hartzen. Hiru urtez luzatu den bilaketa egun batetik bestera eten egingo denean, Wolfek Alemaniara itzultzera behartua ikusiko du bere burua. Alabaina, handik bi urtetara bere bizitza zein XXI. mendeko historia betirako aldatuko dituen deia jaso egingo du: Rafid Alwan izeneko errefuxiatu irakiarrak antrax hilgarria ekoiztu izana aitortu omen du, eta Wolfen presentzia ezinbestekoa da hori baieztatzeko.
Alwanek emandako informazio zalantzazkoak Inteligentzia Zerbitzu alemaniarraren bulegoa astindu egiten du eta, suntsipen armen existentziaren aitzakipean, bultzada emango dio Irak inbaditzeko lasterketari. Operazio horretan guztian, Curveball deitura jaso zuen Alwan informatzaileak eta, hain zuzen ere, hortik eskuratzen du filmak bere izenburua. Izan ere, Curveball (2020) gertakari errealetan oinarritutako filma dugu, bene-benetako azpijoko politikoen istorioa. Ondorioak soberan ezagunak dira gu guztiontzat.
(…)
Kritika osorik irakurtzeko, sartu ZINEAnKritika zinematografikoa: ‘CURVEBALL’
.