Kritika zinematografikoa: ‘Alcarràs’

-Kritika zinematografikoa: ‘Alcarràs’-

Kritika zinematografikoa: ‘Paris, Distrito 13’

Zuzendaria: Carla Simon
Urtea: 2022
Herrialdea: Katalunia

-Alcarrasdik Berlinera, Berlindik Alcarrasera-

Argi dago Kataluniako zinemak aurrerapauso garrantzitsua eman duela. Nazioarteko onarpena edukitzea ez dago gaizki, noski, eta Berlineko Urrezko Hartzarekin bada, are hobeto. Orain dela gutxi Galiziatik irten zen ‘Novo Cinema Galego’ delako estiloak eman zuen jada europara jauzia (horra hor Lois Patiñok eta Oliver Laxek Locarnon zein Cannesen izan duten arrakasta), eta baliteke Katalunian eratu den estiloarekin gauza bera gertatu izana. ESCAC zine-eskolaren ingurutik irteten ari den zinema ez da Galiziakoa bezain bereizgarria edo abangoardista, baina narrazioaren konbentzioak menperatzen ere jakinbehar da. Proposamenak naturalistak dira, intimistak, eta politikoki konprometituak. Protagonisten ikuspuntu subjektiboetatik abiatuta, emakumezkoenetatik kasu gehienetan (zinemagileak ere emakumezkoak baitira), ekoizpen txiki hauek pertsonaien egunerokotasunera eta hain arazoetara zintzo hurbiltzeko premia erakusten dute.

Seguraski Carla Simon izan da, Estiu 1993ekin, “estilo katalan” hori bikainen findu duena, inguruan izan dituen Elena Martin, Mar Coll, Lucia Alemany, edota Roser Aguilaren ahots berriek baino gidoi hobea landuz, eta aktore ez-profesionalekin antzezlan apartagoak lortuz. Estreinatu berri den Simonen bigarren filmak Alcarràs du izena, Lleidako landa herritxoak bezala. Nekazal krisi gogor baten aurrean,bertako familia baserritar batek izango dituen gorabeherak aurkeztu dizkigu oraingoan film koral baten baitan, aktore amateurrekin menderatzen duen estilo naturalista hori mantenduz. Filmaren alde berritzaileena, ordea, zinema katalanaren ikuspuntu subjektibotik abiatuta protagonisten bizitzak bideratzen dituen arazo estrukturaletara eman duen jauzia da; ia-ia dimentsio handiko tragedia politiko baten estiloa uztartuz, familiaren eta maila lokalaren erretratu intimotik batere aldendu gabe.

(…)

Kritika osorik irakurtzeko, sartu ZINEA atarian!

Kritika zinematografikoa: ‘Paris, Distrito 13’

-Kritika zinematografikoa: ‘Alcarràs’-

Euskal pantailaren gunea