Kritika zinematografikoa: ‘La última primavera’

Kritika zinematografikoa: ‘La última primavera’ –

.

Zuzendaria: Isabel Lamberti
Urtea:  2020
Herrialdea: Espainia

-Etxe moreari azkeneko agur samina prestatzen-

Aita espainiarra eta ama alemaniarra izanik, 1987an Alemanian jaio eta Herbehereetan hazi eta hezi zen Isabel Lamberti. Amsterdameko Unibertsitatean burutu zituen bere zinema ikasketak eta, geroztik, New Yorkeko TISCH School of Arts eta Netherlands Film Academy instituzioetan era aritu izan da, batik bat, zinema dokumentalean trebatzen.

Madrilen bizi den amonari bisita egiten entzun zuen lehen aldiz Lambertik Cañada Real auzoari buruz. Ondoren, auzoko ijitoen elkarte batekin harremanetan jarri eta haien bitartez ezagutu zuen Gabarre-Mendoza familia. Cañadako umeek etxetik eskolara egin beharreko bide luzea hizpide, familiako David eta Jesus gazteak egin zituen Volando Voy (2015) film laburraren protagonista.

Gerturatze hartan sortutako harreman onak babestuta eta Gabarre-Mendozatarrek pairatu behar zuten etxegabetze aginduaren aurrean, Cañadara itzuli zen Lamberti. Halaxe sortu zuen La Última Primavera (2020) doku-fikzio txundigarria, kamera eskuan eta gordintasun osoz.

Familiartean David txikiaren hirugarren urtebetetzea ospatzen ari direla, bi polizia aurkeztuko dira ateaz bestalde. Haiek dakarte berri txarra: Gabarre-Mendozatarrek euren eskuekin eraikitako etxea saldu berri den lursailean dago kokatuta eta, hartara, hura eraitsi eta kaleratzeari aurre egin beharko diote. Harrezkero familiako kide ezberdinen bizitzak jarraituko ditu filmak, bakoitzaren arazo eta kezka partikularrenak kaleratzearen mehatxuari gehituz.

 

(…)

Kritika osorik irakurtzeko, sartu ZINEAnKritika zinematografikoa: ‘La última primavera’

Euskal pantailaren gunea