Kosmetiko ekologikoak tailerra Bizilaben, 2019ko urtarrilean

Kosmetiko ekologikoak tailerra Bizilaben, 2019ko urtarrilean –

Kosmetiko ekologikoak tailerra Bizilaben, 2019ko urtarrilean -Kosmetika-produktuak egingo dituzu, produktu naturalak erabiliz: hortzetako pasta, xanpua, ezpainetako baltsamoa, ilerako tinteak, gelatinazko xaboia, bainurako xaboi-ponpa eferbeszenteak…

Aldi berean, supermerkatuan aurkitzen diren produktuen etiketak ikertuko ditugu, eta horien atzean dagoena ulertzeko tresnak eskuratuko dituzu. Gero, eraman etxera egindako produktuak!

.

Adina: 12 – 15 urte

Datak: ostegunetan, urtarrilaren 10etik otsailaren 14ra bitartean

Ordutegia: 18:00etatik, 19:30etara.

NON: DEUSTUKO UDALTEGIA (BIZILABE GUNEA) Lehendakari Agirre, 42

Prezioa: kuota arrunta: 15 €/ tailer, baina prezio bereziak egoera berezian (familia ugariak, DSBE) daudenentzat. Bilbon erroldatuta egotea hobetsiko da.

Izena emateko epea zabalik egongo da 2019ko urtarrilaren 8ra bitartean, lekuak bete arte; gutxienez 5 eta gehienez 20rentzako lekua izango da. Tailerrerako tokiak esleitzeko, izen-ematearen ordenari jarraituko zaio, baina genero-aniztasuna bermatuko da (40/60 ordezkaritza).

Tailerrari buruzko informazio gehiago hemen, eta izena emateko formularioa, berriz, hemen.

Kosmetiko ekologikoak tailerra Bizilaben, 2019ko urtarrilean

Elhuyar 1972an jaio zen zientzia eta euskara uztartzeko asmoz. Elhuyarrek Kultur Elkarte bezala egin zituen lehen urratsak eta 2002an Fundazio bihurtu zen. Ordutik, Elhuyar Fundazioak etengabe dihardu lanean zientzia eta teknologia gizarteratzeko eta euskararen garapena bultzatzeko. Elhuyar Fundazioa irabazi asmorik gabeko erakundea da eta hainbat diru-iturriri esker dirau lanean: bazkideen ekarpenak, diru-laguntza publikoak eta Elhuyarrek ekoizten dituen produktuetatik lortutako mozkina. Elhuyarren xedea hauxe da: Euskara zientzian, teknologian eta gizartean sendotzen eta harentzako arlo berriak eraikitzen egiten dugu lan, euskal komunitate aktiboa eta kritikoa helburu.