Korrika Kulturalaren agenda otsailaren 21etik 27ra
Otsailaren 21 eta hilaren 27 bitartean Korrika Kulturalak antolatu dituen egitasmoak aurkituko dituzu jarraian.
Gasteizko Jimmy Jazz aretoan estreinatuko dira otsailaren 22an 21:00etan “The Arlotes” marrazki bizidunak.26an Libe taldearen kontzertua izango da Parral tarbernan, 20:30etan. Asteazkenean, ostera, Zigor DZrekin master class saioa egingo dute Ibu Hots aretoan. Otsailaren 25etik martxoaren 3ra ‘Zuzeneko istanteak’ musika-argazki erakusketak lekua egingo du Montehermoso kulturunean. Murgian, otsailaren 23an, ‘Lekukoaren bila’ ginkanaren Arabako kanporaketak egingo dituzte, 11:30etan. Amurrion, igandez 18:30etan, ‘Gazta zati bat’ dokumentalaren soinu banda izango da entzungai, 6 euroren truke.
Barakaldon, otsailaren 21ean, ‘Euskalduna naiz eta arraro nago’ monologoaren ikuskizuna emango dute San Bizente kultur etxean, 19:30etan. Ortuellan, hilaren 22an, Korrika arropa desfilea egingo dute Kultur Etxean, 19:30etan. Loiun, bertso afaria izango da; bertan izango dira Arkaitz Estiballes eta Xabi Paya, Aurregoiti jatetxean.
Eskoriatzan ‘Balitzen hioa’ antzerkia Unibertsitate arteoan, 19:30etan, hilaren 22an. 23an, Urnietan, ‘Irrien lagunekin kanta eta dantza’. Aretxabaletan ‘Pisukideak’ antzerkia, Arkupe kultur etxean, 26ean 19:00etan (4 euro).
Baigorrin izango da Zizor DZ, eta harekin batera master class saioa, Bixentainia ostatuan, 21:00etan. Donibane-Garazin, Kalakan ostatuan, gauez, Arrutiko Intxaurrak eta Mor More kontzertuan.
Tuterara ‘Balitzen hioa’ antzerkia helduko da, 21ean, Castel Ruiz aretora 20:00etan (8euro). Burlatan ‘Morrison&Gartzia’ antzezlana kultur etxean, 20:30etan (3 euro). Lizarran bakarrizketa: “Euskalduna naiz eta arraro nago’, Pinupe gaztetxean, 20:00etan.
RT @zuzeu: Korrika Kulturalaren agenda otsailaren 21etik 27ra http://t.co/9cE91JFb
RT @zuzeu: Korrika Kulturalaren agenda otsailaren 21etik 27ra http://t.co/9cE91JFb