[Zinema Euskaraz] Koko dragoi txikia, oihanean
[Zinema Euskaraz] Koko dragoi txikia, oihanean –
Zineuskadik sustatzen duen Zinema Euskaraz programaren barruan, “Koko dragoi txikia, oihanean” helduko da bihar Hego Euskal Herriko zinema aretoetara.
Estreinaldi berri honekin, itxialdiaren ondoren egin den bigarrena, Zineuskadik jarraipena eman dio euskal ikus-entzunezkoen sektorea suspertzeko konpromisoari. Izan ere, kontuan izan behar dugu sektore honi COVID-19aren pandemiak sortutako geldialdiak gogor eragin diola. Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailak pelikulak bikoiztea bultzatzen du haur eta gazteentzat, eta euskara sustatzen du zinemagintzan. Testuinguru horretan, berriro jarri da martxan Zinema Euskaraz programa, zinema-aretoetan normaltasuna berreskuratzen laguntzeko, familiei zuzendutako eduki erakargarria eskainiz.
Anthony Power zuzendariaren film alemaniarra La Galera argitaletxearen telesail ezagunean eta haurrentzako ipuinetan dago oinarritua. Koko eta haren lagunak, Oskar eta Matilde, 2015eko Gabonetan estreinatu zen film bateko protagonistak izan ziren. Oraingoan, su-dragoiak eta gourmet dragoiak elkarrekin joan dira oporretara, bi tribuen arteko adiskidetasuna sustatzeko. Baina Koko, suzko herensuge txiki bat, eta haren laguna, Oskar, gourmet herensuge bat, desengainatuta daude. Beren adiskiderik onena, Matilde arantzurdea, bidaiatik kanpo utzi baitute dragoia ez delako. Erabaki horri aurre egiteko, udako kanpamendura eramango dituen ontzian ezkutatzea erabaki dute, eta beren bizitzako opor onenak izango dituzte.
.
Hurrengo zinema-aretoetan estreinatuko da filma:
- Golem La Morea (Iruña)
- Golem Alhondiga (Bilbo)
- Getxo Zinemak
- Zugaza (Durango)
- Multicines 7 (Bilbo)
- Gorbeia (Gasteiz)
- Niessen (Errenteria)
- Principe (Donostia)
[Zinema Euskaraz] Koko dragoi txikia, oihanean
.