Kintsugi, horrela maite zaitudalako
Kintsugi
Japonian bada mende dezente dauzkan diziplina artistiko bat, kintsugi izenekoa; jatorrizko hizkuntzan urrezko zurgintza esan nahi du. Arte honen zeregina hautsi den zeramika berreraikitzea da, erretxina eta beste material batzuk erabiliz.
XV. mendean Ashikaga Yoshimasa izeneko shogun (buruzagi militarra) batek bere te kikara gogokoenak hautsi zituen. Estima handia izango zien, Txinara bidali baitzituen konpon zitzaten, baina itzuli zizkiotenean ez zen gustura geratu. Metalezko grapa batzuekin batu omen zituzten piezak, baina shoguna ez zen ase lardaskeria horrekin. Zerbait finagoa nahi zuen. Txinara jo beharrean, inguruko artisauekin saiatu zen, eta froga horietatik jaio zen lan estilo hau.
Baina benetan interesgarria egin zaidana atzean daukan filosofia da. Esan bezala, kintsugiaren helburua zeramika piezak konpontzea da, baina berezitasun nabarmen batekin: ez dituzte orbainak ezabatzen. Jatorrizko pieza hautsi zeneko markak mantentzen dituzte, agerian utziz, estali gabe; zeren eta, haien iritziz, orbain horiek pieza horren historia islatzen dute. Arrastoa ez da ezabatu behar, pieza bera ederragoa bihurtzen baitu, transformazio prozesu bat erakutsiz.
Kintsugiak zuen psikologian eta fisikoan izan dezakeen aplikazio praktikoa zuen esku geratzen da.
Kintsugi