Lau lagun

Lau lagun

Larunbat gauetan etxera bueltan beldurra pasatzen duela aitortu zidan lehengoan lagun batek. Txikia zenetik elkarrekin etxeratu izan gara, koadrilakoak bizilagun izateak asko lasaitzen du ama. Oraindik neska gazteak lagun talde handitan joaten dira gauez, neska-laguntzea modan ez badago ere lagun batek ezin besteari bakarrik joaten utzi: biak batera 12:00etarako etxera. Semeak lasai dabiltza juergan.

Lau lagunLagunak kontatu zidan herri txiki batean bizi den arren, urteak direla herriko kale ilunetako batetik gauez pasatzen ez dela. Gaur biok pasa gara beldurraz hizketan.

Lagunak goizeko 8:00etan gizon bat ikusi du bere bikotekidea egurtzen kalean. Ero bat izango zen, mozkor bat, atzerritarra akaso, pentsatuko du norbaitek.

Lagunak kontatu dit ohartu dela lanean bere hitzak ez duela gizonenak beste balio. “Mutilentzat” den ofizio batean egiten du lan, eta badirudi kakotxak soberan daudela: mutilentzat izaten jarraitzen du.

Erradikalak, aho-handiak, gehiegizkoak, paranoikoak omen gara feministak, baina lagun hauetako gehienak euren burua feministatzat izan ez arren identifikatu dute bortxa, biolentzia, indarkeria.

Aste honetan bertan entzun ditut lau testigantzak lau lagunen ahotik, besteak beste, horregatik noa larunbatean Gasteizera. 11 eraso 12 erantzun. Arabako hiriburura goaz egun argitan eta lagunekin; bakarrik eta gauez ibili nahi dugula oihukatzera, indarkeriaren arazoa sustraietatik moztera, ahotsa altxatzera. Kaleak hartzera goaz, badakigu eta ez dizkigutela emango.

225 kolektibok eta 1.000tik gora norbanakok egin dugu bat manifestazio nazionalarekin. Ez da lau pertsonen kontua, bazterretik erdira joan nahi dugun guztiona baino.

Haserretuta eta pozik goaz. Indarkeria matxistaren aurka oihu egingo dugu elkarrekin festa egiten dugun bitartean: kalean bakarrik ibili ezin badugu, pasakalleak egingo ditugu; kaleak ilunegiak badira, zuziak eta lastargiak eskutan hartzeko prest gaude.

Lau lagun

8 pentsamendu “Lau lagun”-ri buruz

  • Kalean gizonak hiltzen dira gehienbat, ez emakumeak. Gu ibiltzen gara gauetan beldurrarekin. Baita lanean ere. Baina lobbya finantziatu behar da nolabait.

    • Pat Garrett 2016-04-04 16:40

      Hildakoak gizon ala emakume izan, hiltzaileak gehien bat gizon.

  • Pat Garret ahotik kendu dit idatzi behar nuen zatitxo bat, hiltzaileak gehienak gizon.
    Badirudi enpresa batean 100 langile gizonak izanda, istripua emkumak izan behar dituztela.
    Ta badirudi, artikuluak gizonen aurkakoa dela, ukatzen ditula gizonek pairatzen dutena….
    Baina ez, ez du horrelakorik erraten.
    Ta badirudi gizon batzuk bortxatua izateko txartel guztiak dituztela ta horregatik gauez ibiltzeak beldurra ematen die, edo beldurra ematen diona hortik dauden gizon putakumeak dira?
    Ta honekin ez dut erraten, neskak (gero ta gehiago) burruketan sartzen ez dianik, gehien bat beste nesken aurka, egia da badaudela emakumeak beraien mutil lagun burmuingabea erabiltzen dutela norbait jipoi dezaten…

    Baina erasotzaileen gehiengo zabala, gizonezkoak dira, bortxatzailenak jada zer erran.
    Emakumeen aldeko edozer, edo pairatzen dutenekoa mutil asko asaldatzen dituela, eztkit zeatik baina botatzen dituzten argumentuk hain dia simpleak, hain dia burugabeak, uste dutela pairatzen dutena, besteok pairatzen dutenari garrantzia kentzeko erabili behar dela.

  • Pat Garrett 2016-04-04 16:59

    According to the data given by the United Nations Office on Drugs and Crime, worldwide, 78.7% of homicide victims are male.

    A 2013 global study on homicide by the United Nations Office on Drugs and Crime found that males accounted for about 96 percent of all homicide perpetrators worldwide.

    Also, according to the United Nations Office on Drugs and Crime, the percent of victims killed by their spouses or ex-spouses in 2011 were 77.4 percent women and 22.6 percent men in selected countries across Europe.

  • Danok dakigu nortzuk emoten deutsien beldurra neskeei gauez, euskadin bortzaketen 90% daukaten 5% portzentuko minoriak.

    Neskek gehiago galtzekotan daude probresismoak dakarren herrialde antitradizionalista eta endofobiko honetan. Ordua da garbi ikusteko betiko alardeak ez dakartzuela ezer txarra, rapefugeak ekartzea bai ordea.

    Egia esateko ausartak zarie, edo ta norbaitek indarkeria darabil zuekin neskekin, eraikitako lerrotik ez aterateko? 😉

  • Arki Maua, ta duela 10 urte nortzuk sorrarazten zuten beldur hori? Ta duela 20?

  • Aita Nabala 2016-04-06 16:14

    Yukio Mishimaren eleberria den “L’ange en décomposition” irakurtzen ari naizen honetan, pertsonaia xume bat agertu zait lehenbiziko orrialdetan. Kinue-k bere burua neskatikorik eijerrenetzat hartzen du nahiz eta errealitatean bera baino neska itsusiagorik ez egon. Bere itxura atsegingarriak gizonak erakartzen omen ditu eta nonnahi somatzen ditu begirada txarrak, lizunak eta gizonek bera harrapatu eta bertan bortxatu nahian. Baina ez da egia. Bere buruan mundu desorekatu bat bertzerik ez dago, zorigaitzez.

    Nire ustez, hemengo feministek duten ikusmoldea edo “Weltanschauung” errotik ustelduta edo gardingatuta dago orobat. Aukeran, kanpoko errealitatei begiratu beharko liekete bortxazko menekotasunak topatzen ahal izateko, gure mundu xehe eta tradizionala pozoindu baino. Jendea betidanik modu naturalean erlazionatu da eta ene ustez, etorri beharrik ere ez duzue, gure artean hain ongi funtzionatu den zerbait zikintzera.