Kepa Altonaga: "Darwinen teoriak ez ziren oso ondo hartuak izan gurean"

HTML Kodea

 

Altonagak dio beste herrialdeetan bezalatsu hartu zela gurean Darwinen ekarria: aurrerakoiek onartu,  atzerakoiek baztertu. Kontua da, ordea, gurean ba ote zen aurrerakoirik eta, baldin bazen, ahotsik ba ote zuen. Etxepare mirikua eta konpainia, alegia.

Harrigarri egiten da, halaber, zientziaren beste esparru batzuetan nabarmendu ziren asko eta askok, nola egin zioten aurre eboluzioaren teoriari. Euren artean ospetsuena, Aita Joxemiel Barandiaran handia. “Darwin geurean” izeneko liburuan ageri dira horrelako kontuak.

Honetaz eta askoz gehiagoz, gaur arratsean ETB3ko pantailetan, 22ak aldera.

 

MjI5MA==

Irudia | Kepa Altonaga Sautrelan | zz | Creative Commons By SA