Nork irakurtzen du Biblia osorik?

MjMwNA==

Ateoak dira Biblia osorik irakurri duen jendearen gehiena. Sinestekoa ote? Ezagututa baizik ez al daiteke  zerbait gorrota?

Hala dirudi grafiko honi begiratu ezkero. Irakurri dutenetako ehuneko zenbatekoak jarraitzen du gero fededun izaten? Bai, Tabira elkartekoek erantzuteko moduko galdera da, inondik inora.

(Standard Madness agerkaritik hartu dugu iritzi tarta hau.)

Irudia | Ateoak dira Biblia osorik irakurri dutenen gehiengoa | Standard Madness | LGPL

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

Zer duzu buruan “Nork irakurtzen du Biblia osorik?”-ri buruz

  • Bueno, itauna zuzen zuzen gu geurengana datorrenez, ezin utzi aukera liburu on baten gomendio egin gabe. Gaztelaniaz ere badago itzulita. Egilea, Jean-Claude Guillebaud, Le Monde egunkariko kazetaria urte askotan, munduan zehar hainbat tokitan izan da gerra korrespontsala. Liburuaren izena:
    “Comment je suis redevenu chrétien”.

    Beste ideai on bat HEMEN erlijio gogoetarako seigarren zenbakia eskuratu eta irakurtzea litzateke.

    Ondo izan!