Katedra, pertsonalizatutako zientzia edukiak mugikorrean

Katedra, pertsonalizatutako zientzia edukiak mugikorrean –

Katedra aplikazioaren irudia

Katedra aplikazioa Codesyntax enpresak burutu du, Android eta iOS sistemetan dago eskuragai eta honen bidez Zientzia Kaieran, Cuaderno de Cultura Científican, Mujeres con Ciencian, Mapping Ignorancen eta Zientzia.infon argitaratzen diren albisteak, ekitaldiak, podcastak, bideoak eta agenda daude eskuragai.

Behin instalatuta aplikazioaren hizkuntza ezarri eta intereseko edukietara harpidetu daiteke. Gaika eta hizkuntzaren arabera aukeratu daiteke zer nolako edukiak eskuratuko diren. Euskarazko, gaztelerazko eta ingelesezko edukietara harpidetzeko aukera eskaintzen du aplikazioak, baita, hizkuntza bat baino gehiagokoetara.

Gaiei dagokienez, hamabi aukera daude: Matematikak, Fisika, Kimika, Biologia, Geozientziak, Astronomia, Neurozientzia, Medikuntza, Teknologia, Historia, Zientziaren filosofia eta, azkenik, Generoa eta zientzia. Edozein gairi harpidetu daiteke, baita guztiei ere.

Lau atal nagusi ditu aplikazioak: Inboxa, Blogak, Agenda eta Bideoak.

.

Inboxa

Hasiera batean hutsik egongo da atal hau, harpidetutako gai eta hizkuntzan argitalpen berria dagoenean notifikazioa jasoko da eta, hau irekita, bertan biltegiratuko da edukia.

Katedra aplikazioa

Blogak

Blogak atalean Kultura Zientifikoko Katedraren bost blogetara sarrera zuzena dago, aplikazioan bertan nabigatu ahal izateko.

Katedra aplikazioa

Agenda

Agenda atalean ekitaldiak zerrendatzen dira, harpidetutako hizkuntzakoak.

Katedra aplikazioa

Bideoak

Kaleratutako bideoak, argitaratu heinean agertzen dira hemen.

Katedra aplikazioa

Udan zientziaz gozatzeko aukera eskura izango duzu Katedra aplikazioarekin. Disfrutatu!

Katedra, pertsonalizatutako zientzia edukiak mugikorrean