Arte[faktua] 185: Karmele Mitxelena idazlearen ‘Haragizko mamuak’ hamar ipuinez osatuta dagoen liburua
Karmele Mitxelena ‘Haragizko mamuak’ hamar ipuinez dagoen liburua –
Larunbat honetan, Karmele Mitxelena elkarrizketatuko dugu ‘Haragizko mamuak’ (Elkar) ipuin liburuaz solastatzeko. Mitxelena bertsolaria izandakoa eta lanbidez irakaslea da; idazketari ekin nahi izan dio hamar ipuin hauekin, hamar haragizko mamu. Ipuin bakoitza pertsona edo oroitzapen bati buruzkoa da, baina guztiek dute abiapuntu berdina, eguneroko etxeko bizitza. Zein da haragizko mamu bakoitzak utzitako hutsunea? Eta oroitzapena? Honetaz guztiaz mintzatzeko Oiartzungo Udaletxera gerturatuko da saioa idazlearekin.
Mitxelenak Alaia Martin gonbidatuko du saiora, kazetari eta bertsolari oiartzuarra, 2022. urteko Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusian parte hartutakoa. Horretaz gain, haurtzarotik elkar ezagutzen dute bertso eskolan batera ikasi zutelako. Hitzen zaletasuna partekatzen dute biek, eta, nola edo hala, batak bestea miresten du.
Bestalde, Josu Landa idazlea ezagutzeko aukera izango dugu.
Larraitz Trojaola irakurlearen eskutik iritsiko da aste honetako literatur gomendioa.
Sakanako Mankomunitateko Iraide Arrizabalaga ikaslearena izango da larunbateko booktubea.
Guztia, saioa osatzen duten beste atalekin batera, larunbatean, arratsaldeko 12:50ean, ETB1en
…
…
aurreko saioan…
Nerea Ibarzabalen ‘Bar Gloria’ idazkeran estreinatzeko sortu duen eleberria
Karmele Mitxelena idazlearen ‘Haragizko mamuak’ hamar ipuinez osatuta dagoen liburua