Karmele Igartua (Aretxabaleta 1959-2010) zendu berri da
Berandu xamar hasi bazen idazten, ondu zuena sentsibilitate handiz, eder, zuen gauzatu. Beste zenbait lanez gain, 2007ko Felipe Arrese Beitia Olerki Saria (Euskaltzaindia- BBK) irabazi zuen hurrengo urtean argitaratutako Hitzak orbainetan lanarekin. 2009an Denbora enaren hegaletan poesia liburua argitaratu zuen Pamielan. Eta utzi omen du beste poesia lan bat…
Berak zioen bezala:
…eta guk zeharkatu denbora -enara beltzak bezala-
egin denboretan denbora,
denborak zahartu, ihartu, baztertu, irentsi ez gaitzan,
denborak inoratu ez gaitzan.
Ez zaitu inoratuko, Karmele. Eskermila eta ez adiorik.
-Pamielako adiskideak-
Irudia | Karmele Igartua (Aretxabaleta 1959-2010) zendu berri da | Pamiela | Creative Commons By SA