Momentuz debekatu ez dituzten ETAren kamisetak

MzE2Mw==

 

La Página Definitiva orrian harrapatu dut. Haiek ni bezain harrituta zeuden. Dirudienez ETA hau ez da Euskadi Ta Askatasuna. Dallas-eko (AEB) musika talde bat da eta ETA Elvis Took Aciden akronimo bat da. Taldearen myspacean entzun daitezke izen bitxiko musikarien kantuak.  Eraginen artean, Fugazi, Dead Kennedys eta Social Distortion aipatzen dituzte, besteak beste.

Zer esanik ez, merchandaisinga ere salgai dute, kamiseta hauek tartean.

Inoiz Euskal Herrira (edo Espainiara) jotzera etortzea bururatzen bazaie… akabo!

Une honetan Texasen hiru kontzertu dituzte hitzartuta. European tourrik egiteko asmorik ez dute dirudienez.

Irudia | ETAren aldeko kamiseta? Bada bai! | Ezezaguna | LGPL