Karlos Linazasororen "Udalbatza bahituaren kasu pollita" kalean
Karlos Linazasoro tolosarrak Udalbatza bahituaren kasu pollita nobela berria aurkeztu du Donostiako Elkar aretoan. Eleberria udal berria eratzen den egun berean langile asaldatu batzuek korporazio osoa bahitzen duteneko pasartetik abiatu eta ustekabeko bideetatik garamatzana.
Abiapuntu horretatik, eleberri zoro edo zoragarri bat eraiki du Karlos Linazasorok, zeru-lurrak batuz eta direnak eta ez direnak elkarrekin nahastuz, ironiatik absurdorainoko koloreekin marraztuz gizakiari eta gizarteari buruzko ipuin edo parabgola edo dela delako sailkaezin bezain gomendagarri hau.
Xabier Mendiguren Elizegi editoreak hainbat galdera luzatu dizkio Linazasorori. Elkarrizketa irakurtzeko aukera dago Elkar argitaletxeko webgunean: Karlos Linazasorori elkarrizketa