Sautrela 421: Karlos Gorrindo, Henning Mankell eta Harrien lauhazka

 

Karlos Gorrindo idazlea izango dugu aste honetako Sautrelan. Idazle gernikarraren azken lanak Ezpainak arrainak bezala (Erein) du izena, eta bizitzako helduleku guztiak erortzen hasi zaizkion gizon baten bizipenak batzen ditu. Zinez kutsu iluna duen kontakizuna da Gorrindoren lan berria.

Erreportajean, berriki zendutako Henning Mankell idazleari buruz jardungo dugu. Nobela beltzaren bitartez, Suedia eta Ipar Europako gizarte ustez idilikoa auzitan jarri zuen behin eta berriz Mankellek. Gure saioan bertan ere izan zen 2005ean. Oraingoan, Jon Alonso eta Alberto Ladron idazleek Mankell eta Kurt Wallander inspektorearen figurak gerturatuko dizkigute.

Azkenik, Beñat Sarasolak Harrien lauhazka poesia liburua ekarriko digu. 1998an argitaratu zuen liburua Susa etxearekin, eta idazle azkoitiarraren hirugarren poema liburua izan zen

Hau guztia, ohiko legez, larunbatean izango dugu ikusgai, 15.00etatik aurrera, ETB1en.

Sautrela 421: Karlos Gorrindo, Henning Mankell eta Harrien lauhazka

SaIkuutrela 421: Karlos Gorrindo, Henning Mankell eta Harrien lauhazka
Ikusi saioa osorik hemen