Kapuko Aldizkariaren lehenengo zenbakia kalean da!

EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko 1. mailako Kapuko 31 gelako ikasle talde batek Kapuko Aldizkaria sortu dute. Lehenengo alea kaleratu dute, baina egun Internetek duen garrantzia kontuan izanik, sareko edizioa eta deskargatzekoa ere prestatu dituzte.

Lehenengo alea martxoaren 23an kaleratuko duten arren, jadanik egunero bisita kopuru handia jasotzen du beren webguneak. Kapuko Aldizkaria-k komunikazioa ardatz hartuta beste zenbait gai landuko ditu, besteak beste, musika, artea, bidaiak, kultura, moda…

Ale bakoitzean, elkarrizketa nagusi bat egongo da eta honekin batera Eremu ikusezina deituriko atal bat, non normalean ikusten ez dugun espazio bat erakutsiko dugun (futbol partida baten irrati bidezko erretransmisioa nola egiten den, telebista kate baten instalazioak…). Ale bakoitzean gainera sektoreko profesional batek artikulu bat idatziko du Sinadura gonbidatua atalean. Oraingo honetan, komunikazioan aditua den Joxerra Garziaren hitzak ditu atal honek.

Komunikazioaren munduan izateko asmoarekin hasi du Kapuko Aldizkaria-k bidea eta momentuz behintzat, espero ez bezalako harrera izan du. Gainera, gaur egun transmediak duen garrantzia ikusita, sare sozial gehientan (Tuenti, Facebook, Berriketan) daude eta Youtube eta Vimeo-n beren bideoak eskegitzen dituzte.

KapukoTB streaming bidezko telebista ere martxan jarri dute webgunearen bitartez.

NDc5NQ==

Irudia | Kapuko aldizkariaren sorrera | zz | Creative Commons By SA

Kapuko Aldizkaria, Kazetaritza, Publizitatea, Komunikazioa eta beste hainbeste gai lantzen dituen aldizkaria da. Bisitatu sarean: www.kapukoaldizkaria.tk

Zer duzu buruan “Kapuko Aldizkariaren lehenengo zenbakia kalean da!”-ri buruz