Kaixomaitia letra zopa 2020
Kaixomaitia letra zopa 2020 –
Kaixomaitia
Egunotan sarean bolo bolo ibili da 2020 rako datorkigunaren letra zopa joko moduko bat. Ingelesez topatu dugu guk hemengo txio honetan:
Ideia bera hartu eta esukaraz egitea erabaki dugu guk eta bide batez zozketa bat egingo dugu jolas honetan parte hartzen duzuon guztien artean.
Zer da egin behar duzuna?
Guk letra zopa hau ohiko sare sozialetan zabalduko dugu: Kaixomaitiaren Facebook eta Twitter kontuetan, Sustatu eta Zuzeu atari digitaletan ere
- Azpiko taulan topatu 4 hitz (jatorrizkoan 3 dira, meh!); Hauek izango dira 2020 urtean zure bizitza erabat baldintzatuko dutenak
- Idatzi topatutako 4 hitzak iruzkin edo txioaren erantzun gisa
- Bertxiotu edo partekatu iruzkina zure sare edo TL an
Abenduaren 3an, euskararen egunarekin bat, eguerdiko 12:00tan zozkatuko dugu parte hartzaile guztien artean azken aldian ere bolo bolo dabilen jostailutxo bat. Bai, jakina, “Satisfayer Pro 2” delako klitori kitzikatzaile elektronikoa edo.. Brrrrrrrr! a ze pagotxa.
Zozketaren nondik norakoak ez ditugu garbi oraindik, baina zintzo jokatuko dugu beti bezala. Pentsatuko dugu zerbait.
Ale… Bota topatu dituzun lau hitzak!