'Juliaren begiak', itsu izatearen agonia

MzY3Ng==

Errealizazio dirdiratsua, kamaren mugimenduen, giro soinuen, zein musika bandaren erabilera miragarria… hasieratik sartzen zaitu itsuaren azalean, itsutasunaren keriak, agoniak, bizi arazten dizkizu Moralesek zinemako butakan uzkurtuta. Argazki lanak ere merezi du aipamen bat, ederki sartzen baitzaitu giro gris eta maltzur batean.

Thriler hitchcockiano baten osagai guztiak d¡tu Guillermo del Torok produzitutako pelikulak; une bikainak, keinu aiutuak eta bukaera, istorio borobil bat are gehiago borobiltzeko, azken limatzea. Ezin gehiago esan, ez bainuke zinta honek duen magia izorratu besterik egingo. Hik esango duk Iñakito!

Pelikularen web orrialdea

Fitxa artistikoa:

Zuzendaria: Guillem Morales

Gidoia: Guillem Morales, Oriol Paulo

Musika: Fernando Velázquez

Argazkia: Óscar Faura

Aktoreak: Belén Rueda, Lluís Homar, Julia Gutiérrez Caba, Pablo Derqui, Francesc Orella, Daniel Grao, Hèctor Claramunt, Joan Dalmau

Irudia | Belen Rueda, Julia | zz | Creative Commons By SA

Ekaitza bainuontzi batean

Zer duzu buruan “'Juliaren begiak', itsu izatearen agonia”-ri buruz

  • IƱakito Garay 2010-11-03 22:09

    Horixe bakarrik behar nian, Oier, nire agenda heu hastea egiten. Ez nauk beldurrezko pelikulen zale, nahiago thrillerrak… Hala ere ikust6en badiat, zerbait esango.