SozialDEDOkratek SEGITUAN entrega ditzatela ARMAK! >hemen langile-SARRASKIAri BAQUÉ esaten diôte<

>esta PAZ da por Ël CULO ¡disfrüta!

>Sozialdemokrata finantza kapitalaren beso politikoa da. Eta Mao kamarada irakurri du mendebaldeko zerri-korten metrailatzaile RAFinnéen aipuetan. Opus Dei erakunde katolikoaren epaitondo gangrenatuak Liburu Gorriaren egilea buruz ikasi du. Enpresaburuen Elkarte Pederastaren irabaziak handitzeaz arduratzen den gaizkile taldeak Lemazain Handiaren hitzak errepikatzen ditu: »Borrokatu, huts egin, berriz ere borrokatu, berriz ere huts egin, ostera ere borrokatu, ostera ere huts egin azken g a r a i p e n e r a i n o«. Harritzeko gaitasun mugatua dute zentro-ezkerreko barbaroek. Hirugarren bidearen aldarria egiten duten ume hiltzaileen tankeek ez dute hots berririk sortzen. Ezustekorik ez da posible, Kautski arnegatuaren jarraitzaileek terroristen nahaski konplexua osatzen dute. Bigarren internazionala artxipelago NazionalSionistaren hegi anitzen batasuna da: maoista ohi sutsuak daude, kolonialismo neoliberalera birmoldatutako libertarioak, G.A.L.eko gudari onest laudagarriak, P.N.V.ko burkide guztiak Birkenaura bidali nahi lituzketen polimili suharrak (Berazadi jauna hil zuten loria senyorrak barne, sozialzerrien lakuan lanpostua nahi izanez gero garbitu jeltzale bat! Arartekoa izan nahi baduzu esan “hemen ez da ehuneko ehunean torturatzen” eta egin karrera profesionala zure esfinter-zaletasunari esker! Gora intseminazio artifiziala!). Demokrazia organikoaren zaleak ere hantxe bildu dira, Ortega y Gasseten eta Riffeko gaseatzeen maitaleak ere bai, hippy ohiak eta Ceuta eta Gazan 2009ko denboraldian mairuak tirokatzen izan ziren frankotiratzaileak haiekin batu dira, afganiar bizardunak eta haien kume eta maiteak fusilatzen dituzten haurdun aurrerakoiak ez dira falta. Txatxi piruli! Gora progressoa! Gora odolzaleen Pessoa-Politikoa!  

 

MzY3NQ==

 

<Ödoletan den Willy Brandten Espainiako Erreinuko epaitondo politikoak!, Ameriketako Alderdi Teokrata ultramilitaristaren parasito protesiak! ez ditu esku lokaztuak ezkutatzen, harro dago, harroa da eta harro hilko da. Zarama sozialdemokratak ganbaran bukatuko du, bere sudur-barrunbeak ziapez edo ketchupez lurrinduko dira. Protesi politikoak sartu gintuen NATO odoltsuan eta eskuburdina eta kateen Europako Batasunean. Horregatik dugu talde terrorista eta bere DEDOkrazia garbitzeko determinazio osoa: mafiaren nortasun-agiririk ez duten kotxinillak gainontzekoak baino lehenago jauziko dira, amaitu da estatu paraleloa! “DEMOKRAZIA HERRIAREN BOTEREA” egiten zuen garrasi rock talde speed-zaleak, baina bufoi alfabetatu gabeek ez duzue sekula swinga duen bateria bat entzun. Paraplegiadunak dira zuen bonbo eta txindaten arteko konbinaketak. Afasiadun batek idatzi ditu zuen kanten hitzak eta amusia du zuen gitarra-jotzaileak. Eta musikrazia ñimiño honetan ez da zuentzako lekurik, zuen DEDOkrazia izkinako tabernan lurperatuko dugu, zuen DEDOkraziak ez du plazerik sortzen ezpain-artean ERAginda, amaitu da estatu paraleloa! Alferrik ari zarete “ZUEN HATZ LUZEAZ” eraGITEn, sozialDEDOkrazia kirasduna sexugabea da, plazer-organorik ez duten intsektuena da zuen harem katholikoa. Zuen sozialTxaubinismoak ez du burdin artean ere lekurik. Herri langilea izutzeko duzuen joera ez da ezta Ramón Rubialen uzkian sartzen. Zuen telebistako fikzioa bikoiztua dago: ez baitakizue berba egiten, sabeliztunak! Zuen telebistako fikzioan ez duzue lortu basatien tik autoritarioak ezkutatzen, eta atzean dituzuen erromatarrek ez zaituztete zipitzik ere zibilizatu.

>Zertarako nahi duzue ahoa ez badakizue hitz egiten? Zertarako hatzak ez badakizue laztantzen? Zertarako legebiltzarkide terroristaren agiria ez badakizue New Yorkeko Burtsaren Diktataz at zuen bozka erabakitzen?

>Jakizue zeuen gizarte-babesa aurki izanen dela armarik gabe. Badakigu zuen terrorismo sozialinperialistarentzat ezinbestekoa dela gizarte-babesa. Badakigu enpresari txiki, ertain eta handiak zuekin daudela. Baina haien lumak jaustear daude. Geuk eraitsiko ditugu. Gaurtik aurrera jarraian aipatuko ditugun hitz guztien baliokideak BURGES esan nahi dute Leninen laguntzarekin:

PROGREA=BURGESA, JATORRA=BURGESA, SOZIALDEMOKRATA=BURGESA, eZKERTIARRA=BURGESA, EKOLOGISTA=BURGESA, GIZAESKUBIDEZALEA=BURGESA.  

*UMPS-AGIOLILLO PAMPHLETISTiNENen eskakizunak KAUTSKY-BRAnDT erakunde terrorista zaborbiltzaileari: **Honakoan ez da aski izanen kaserna eta sare sozialak armez hustearekin. Ez da aski izango 70.000 Polizia Nazionalsozialistak, 82.000 Guardia ZibilizatuGabeak eta 177.000 miliKItarrak biluzten badira, hil dituzten milioi horiei barkamena eskatu eta helburu paiasoengatik erabilitako bortizkeria betiko errefusatzen badute. Hamabost mendetako terrorearen diktadura kondenatu beharko dute metropolian, egungo kolonietan eta kolonia ohietan. Eta halere, ez da aski izango armak herriari (eta UMPS-ANGIOLILLO PAMPHLETISTiNENi, noski) ematen badizkiote. Ez, guretzat ez da nahikoa hiru mila eurotik gora hilean irabazten dituzten horiek guztiak gillotinatzea. Ez da aski izango burgesak hezi daitezen Gulagetara denboraldi bat bidaltzea. ***Berrogei urte izanen zarete Koliman Okerbide Estatura itzuli aurretik. Zuen epaitondo guztiek (erlijiosoek, politikoek, poliklinikoek, irrati bidezkoek, filosofikoek, telebistakoek) denek eramanen dute sudur gorria haien bizitza guztian, “bien avant qu’on se soit perdu” abestuko duzue eskuak zerura DENOK BATERA. Un, deux, un deux. Tarantinoren tatuaia egingo dizuegu bekokian eta ipurmasailetan. Hollywoodeko filmeetan erakutsi diguzue helikopteroa ere eskatu behar dugula, eta Venezuelako Errepublika Bolivartarreko Presidentearen Jauregian utziko gaituen hegazkina ere zerrendan izan behar dela. Gure eskuzabaltasunaren lekuko ez dugu hegan egiten duen ibilgailurik galdatuko. >ARMEN ENTREGATZEA ORAIN! (talde internazionalista batek egiazta dezala)

>EROSO ESERI, KOLIMARA GOAZ! >KAUTSKI ARNEGATUA LURPERA!

http://andreasetagudrun.wordpress.com/

MzY3NA==

Andreas Bernd Baader (1943ko maiatzaren 6a) Alemaniako ezker muturreko Armada Gorriaren Fakzioaren (R.A.F.) sortzaileetakoa da, astia duenean margotzen du. UMPS Angiolillo PamphletistInen zelulako kide da. ||| Gudrun Ensslin (1940ko abuztuaren 15a) Alemaniako ezker muturreko Armada Gorriaren Fakzioaren (R.A.F.) sortzaileetakoa da. Hegelen ondorengoa da, biolina jotzen du idazteaz gainera. UMPS Angiolillo PamphletistInen zelulako kide da. ||| [zuzeu.com [g.ensslin&a.baader-blog [@andreas_gudrun-twitter [andreasetagudrun@gmail.com [zureAuzokoHorman [samizdatElebiduna

2 pentsamendu “SozialDEDOkratek SEGITUAN entrega ditzatela ARMAK! >hemen langile-SARRASKIAri BAQUÉ esaten diôte<”-ri buruz

  • Langabeziaren beste ondoriotako bat: zenbat jende aspertuta txorradak idazten!

  • “hemen panfletoei txorrada esaten diote”

    irainei, txorrada
    jakintzari, txorrada
    pinturari, txorrada
    testu bortitzei, txorrada
    langabeziari, txorrada

    katxisporreta, ze gaixtuak Andreas eta Gudrun.