Juan San Martinen argazkiak
Ezerk markatu badu Juan San Martinen ibilbidea, bere polifazetikotasuna da, izatekotan. Zer ez zuen hark aztertu eta esku artean ibili: mendigoizaletasuna, espeleologia, antropologia, historia, artea, literatura, politika… eta euskara, jakina. Euskaltzain eta Ararteko izan zen, beste hainbat zereginen artean.
Geldirik egoteko jaioa ez zen eibartarra, behintzat, eta horrexen lekuko da bere argazki bilduma. Orain Gure Gipuzkoa gunean jarri dituzte denak. Aukera aparta da XXgarren mendeko bigarren zatiko Euskal HerriariĀ begirada bat botatzeko. Hara hemen Patxi Unzurrunzaga, Itxaropena argitaletxeko buru zena, esate baterako:
San Martinen bilduma hirugarrena da oraingoz, Gure Gipuzkoan, Ojanguren eta Kochenen ondotik.
Indalecio Ojangurenen kamerari esker, askok eta askok ezagutu zuen bazela Euskal Herri kolektibo bat, eta natura eta txangoei eskainitakoakĀ izan baziren ere bere argazki gehienak, baditu zenbait gure iruditeria osatzera iritsi zirenak, Txirrita eta Saiburu bertsolarien argazki hau bezala:
Sigfrido Kochen argazkiek, estilo oso bat borobildu zuten, garai batean oso modan egon zen argazki lainopeko hura. Oroitzen dantzarien inguruan egin zituen haiek?
Ez da ahantzi behar, cc, aitortu, partekatu lizentziapean erabil daitezkeela guztiak.
Juan San martin bildumaren inguruan post bat jartzeko asmoa genuelarik, aurreratu egin zerate. Milesker!