Juan San Martinen argazkiak

Juan San Martin 197an. cc-by-sa: gure gipuzkoa
Juan San Martin 197an. cc-by-sa: gure gipuzkoa

Ezerk markatu badu Juan San Martinen ibilbidea, bere polifazetikotasuna da, izatekotan. Zer ez zuen hark aztertu eta esku artean ibili: mendigoizaletasuna, espeleologia, antropologia, historia, artea, literatura, politika… eta euskara, jakina. Euskaltzain eta Ararteko izan zen, beste hainbat zereginen artean.

Geldirik egoteko jaioa ez zen eibartarra, behintzat, eta horrexen lekuko da bere argazki bilduma. Orain Gure Gipuzkoa gunean jarri dituzte denak. Aukera aparta da XXgarren mendeko bigarren zatiko Euskal Herriari  begirada bat botatzeko. Hara hemen Patxi Unzurrunzaga, Itxaropena argitaletxeko buru zena, esate baterako:

San Martinen argazkia. cc-by-sa: gure gipuzkoa
San Martinen argazkia. cc-by-sa: gure gipuzkoa

San Martinen bilduma hirugarrena da oraingoz, Gure Gipuzkoan, Ojanguren eta Kochenen ondotik.

Indalecio Ojangurenen kamerari esker, askok eta askok ezagutu zuen bazela Euskal Herri kolektibo bat, eta natura eta txangoei eskainitakoak  izan baziren ere bere argazki gehienak, baditu zenbait gure iruditeria osatzera iritsi zirenak, Txirrita eta Saiburu bertsolarien argazki hau bezala:

Ojangurenen Txirrita eta saiburu bertsolariak. cc-by-sa: gure gipuzkoa
Ojangurenen Txirrita eta Saiburu bertsolariak. cc-by-sa: gure gipuzkoa

Sigfrido Kochen argazkiek, estilo oso bat borobildu zuten, garai batean oso modan egon zen argazki lainopeko hura. Oroitzen dantzarien inguruan egin zituen haiek?

Kochen dantzarietako batzuk. cc-by-sa: gure gipuzkoa
Kochen dantzarietako batzuk. cc-by-sa: gure gipuzkoa

Ez da ahantzi behar, cc, aitortu, partekatu lizentziapean erabil daitezkeela guztiak.

argazkia, Gure Gipuzkoa, Indalecio Ojanguren, Juan San Martin, Sigfrido Koch
ZuZeu

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

Zer duzu buruan “Juan San Martinen argazkiak”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude