Josu Bergara bakarlariak “Beldurra” bideoklipa aurkeztu du

Hitz egin, hitz egin baxuago,

Hitz egin, hitz egin belarrira,

Badaezpada entzuten badituzte gure…sekretuak. 

Horrela hasten da “Beldurra” kantua,  bihotzez idatzitako doinu hurbil eta sakona. Nora zoaz (2009) diskoaren bigarren singlea da, non kantautorearen  gitarra eta abotsa dira nagusi, Jokin Lacalle-ren  bibolinaren laguntzarekin. Bizkaiko kostaldeko Ea herri txikiko bakarlariak  kontzertu akustikoak eskaintzen jarraituko du hurrengo hilabetetan.  

Biografia

Josu Bergara (Ea, Bizkaia 1979) NORA ZOAZ izenburua dauka bakarlari bizkaitarraren azken lana, Mutrikuko AME estudioetan grabatua. Hamar abestiz osatutako lan honetan euskal kantautore tradizionalen oinarritik hasi eta erritmo eta ildo musikal berrietara aurrera pausua eman da. Horrela, kantuak hartu eta “talde-abestietan” bihurtu dituzte, eta emaitzan antzematen denez, kantu berriak indarra eta freskotasuna irabazi dute. Rock, Jazz eta Bossa doinuekin konposizioak aberastu egin dira, adibidez, “Galdu gara”, “Hodei eta euri gehiago” eta “Txikitan” kantuetan saxofoia eta bibolinak pop-rock bandarekin elkartzen direnean. 

Hala ere, kantautorearen xarma edo kutsu berezia ez zuen galdu nahi, eta egileak eta teknikariek “Eneritz” edo “Beldurra” kantuetan esentzia edo ispiritu hori mantentzearen aldeko apostua egin dute. Era berean, “Lapatzatik” kantua bizkaiko kostaldeko Ea herriaren jendearen omenez egindeko abestia da, eta horrela habanera erritmoa hartuta, mariñelen ingurukoak eta beste zenbait istorio kontatzen ditu herri txiki horren bizkaieraz idatzitako hitzetan.

2.0 tresnak edo sare sozialen erabilpena

Bere musika jendearengana hurbiltzeko sare sozialak edo 2.0 tresna ezberdinak erabiltzen ditu Josu Bergara-k. Horrela, facebook, twitter, myspace eta youtube bitartez kontzertuak eta beste ekintza batzuen inguruko informazioa zabaltzen du egunero.

Josu Bergara bakarlariaren bideoklip berria

Irudia | Josu Bergara bakarlariaren bideoklip berria | Jabier Bergara | Creative Commons By SA