Josu Bergara bakarlariak disko berria kaleratu du: Nora zoaz
NORA ZOAZ izenburua dauka bakarlari bizkaitarraren lan berria, Mutrikuko AME estudioetan grabatu da, 2008ko iraila eta 2009ko ekaina artean. Hamar abestiz osatutako lan honetan euskal kantautore tradizionalen oinarritik hasi eta erritmo eta ildo musikal berrietara aurrera pausua eman da. Horrela, kantuak hartu eta “talde-abestietan” bihurtu dituzte,
eta emaitzan antzematen denez, kantu berriak indarra eta freskotasuna irabazi dute. Rock, Jazz eta Bossa doinuekin konposizioak aberastu egin dira, adibidez, “Galdu gara”, “Hodei eta euri gehiago” eta “Txikitan” kantuetan saxofoia eta bibolinak pop-rock bandarekin elkartzen direnean.
Hala ere, kantautorearen xarma edo kutsu berezia ez zuen galdu nahi, eta egileak eta teknikariek “Eneritz” edo “Beldurra” kantuetan esentzia edo ispiritu hori mantentzearen aldeko apostua egin dute. Era berean, “Lapatzatik” kantua bizkaiko kostaldeko Ea herriaren jendearen omenez egindeko abestia da, eta horrela habanera erritmoa hartuta, mariñelen ingurukoak eta beste zenbait istorio kontatzen ditu herri txiki horren bizkaieraz idatzitako hitzetan.
Bideokliparen grabaketa
Diskoaren lehen abestiarekin, (“Nora zoaz” izena duena, diskoaren izenburua bezala) bideoklipa grabatu dute Iñigo Sanz-en gidaritzapean. Urretxu-Zumarragan grabatu eta ekoiztu den ikus-entzunezkoan orijinaltasuna eta irudimena dira nagusi. Bideoklipa www.youtube.com/begibideak helbidean dago eskuragarri.
2.0 tresnak edo sare sozialen erabilpena
Bere musika jendearengana hurbiltzeko sare sozialak edo 2.0 tresna ezberdinak erabiltzen ditu Josu Bergara-k. Horrela, facebook, twitter, myspace eta youtube bitartez kontzertuak eta beste ekintza batzuen inguruko informazioa zabaltzen du egunero.
Ibilbide musikala
Lehenengo lana 2006ko irailean grabatu zen Burgoseko Entertainiment estudioan. “Karramarroen Hiria” izenburua zuen poesiaz betetako disko hurbil eta xumea. Lan hau eskuan hartuta
kontzertu akustikoak ematen hasi zen kantautore eatarra, eta besteak beste, azken urteetan hurrengo gorabeherak aipagarriak dira:
- 2007 – Kalesound maketa lehiaketa – Epaimahaiaren aipamena, letren garrantzia eta musika goraipatuz.
- 2007ko abuztua: – Bilboko Aste Nagusian kontzertua Bilboko Udaleko Kultura batzordeak aukeratua.
- 2008 – Musicosamateurs.com Bartzelonako elkartearen on-line lehiaketan lehenengo saria.
- 2008ko otsailetik aurrera – Bigarren diskoaren grabaketa. Disko honek aurrekoarekin daukan ezberdintasun nagusiena musiko profesionalen partehartzea da (Ke No Falte, Extremoduro, Seiren, Kandela eta antzeko taldeetan egon diren eta dabitzalten musikoek parte hartu dute). “Nora zoaz” disko berri hau hamar kantu osatzen dute.