Pobreziaren aurkako nazioarteko eguna

Pobreziaren aurkako nazioarteko eguna –

Pobreziaren aurkako nazioarteko eguna
www.tabira.org

Aurten ere pobreziaren aurkako nazioarteko eguna ospatzen da eta, berriro, erakunde desberdinek euskal gizartea mobilizatzera deitzen dugu maila guztietako pobrezia bukatzeko neurri zehatz eta eraginkorrak lortu artean.

Oraingo honetan, Noizko pobreziaren aurkako txertoa? lelopean gatoz. Gaixo dagoen planetan bizi baigara. Gizakiaren historia osoan lehendabizikoz, 1000 milioi pertsona baino gehiagok gosearen eragina pairatuko dute aurten, eta egunero 5 urte baino gutxiagoko 25.000 haur gaixotasun sahiesgarriengatik hilko dira.

Finantziario, ekonomiko eta ingurunekoa den krisiak, benetan zibilizazioaren krisiaren aurrean gaudela agerian uzten du. Planetaren hondamena eta gutxi batzuen aberastea gehiengo baten pobretzearen aurrean jartzen duen sistema kapitalistan topatzen dugu krisi horren jatorria.

Gure inguruari modu nabarmenean eragiten dion krisiak, bi urte eskasetan desenplegua ugaldu eta gizarte bazterketara kondenaturik dagoen populazioaren sektorea gorantz egin duela ikusi dugu.

Pobreziaren aurkako txertoa posiblea da, horren oinarrizko osagaiak ezagutzen ditugulako: emakume eta gizonen arteko aukera berdintasuna, partaidetza politikoa eta gizartekoa zein gizarte eskubideen defentsa, oinarrizko zerbitzuetarako heltzea, gizarte zerbitzuen eta duintasunez  bizitzeko beharrezko diru-sarreretarako errenten bermearen unibertsalizazioa, enplegu eta etxebizitzarako lorpidea, ingurugiroa eta elikadura subiranotasunaren defentsa, etab.

Eta gaur, bereziki, txerto hori planetaren populazio orotara iritsi dadin errekurtso nahikoak daudela jakin badakigu. Gaur egungo krisiaren arduradunak diren erakunde finantziario horiek erreskatatzeko gobernuek ordaindutako 18 bilioi dólar horrek frogatzen dute. Edo bankuetxe ezagun bateko eskuorde-kontseilariak, aurreerretiratzeagatik kobratuko dituen 3 milioi euro horiek demostratzen dute ere. Krisi garaian, futbol zelai berri baten eraikuntzarako EAEko instituzio publikoek ordaintzeko hitzartu dituzten 175 milioi euro horiek eta kirol berberean urte honetan jokalari batengatik ordaindutako 96 milioi €ak errekurtso soberan daudela erakusten dute ere. Osagai eta errekurtso nahikoak ditugu gure munduak egun pairatzen duen gaixotasun handienarekin bukatzeko: pobrezia eta ondasunaren bidegabeko banaketa. Borondate politiko kontua da eta zuzengabeko eta lizuntzarrekoa den sistemari alternatibak eraikitzearen kontua da ere. Horregatik, euskal gizarteari mobilizatzeko, anolatzeko, eta euren eguneroko keinuekin, balio eta praktikak alternatiboak eta solidarioak orokortu ditzaten deia zabaltzen dugu.

Mobiliza zaitez eta salatu Nazioarteko mobilizazio sozialak bakarrik lortu dezake egun injustizia sortzen duten
politikak aldatzea:

  • kanpo zorra mantentzea;
  • Komertzioaren Munduko Erakundearen, Munduko Bankuaren eta Nazioarteko Moneta-Fondoaren politikak Hegoaldeko ekonomien, nazioarteko komertzioaren eta nekazaritzako politiken aurrean; Europar Batasunaren neurriak inmigrazioaren eta eskubide politiko eta sozialen murrizpenaren aurrean;
  • Nazioarteko enpresek kontrol guztietatik kanpora dituzten pribilejioak…

Parte hartu eta antolatu zaitez Gizarte erakundeok gure gizartearen eta munduaren norabidea aldatzeko egiten dugu
lan. Parte hartu gurekin:

  • gizarte bazterketaren aurkako borrokan;
  • ekonomia alternatiba solidarioak sustatzen;
  • hegoaldeko komunitate eta erakundeekin lankidetzan;
  • emakume eta gizonen berdintasunerako borrokan;
  • ingurugiroaren defentsan;
  • datozen lekutik datozela ere, pertsona guztien oinarrizko eskubideen borrokan;
  • zerbitzu publikoen eta gizarte babes sistemaren defentsan, gure gizarteko sektore ahulenak gehiago kaltetuko dituzten murrizpenak sortu ez ditzaten…

Eguneroko bizitzan dago zure indarra

  • Zure diruak ez dezala espekulazioa edo armen inbertsioa mantendu edota pobretutako herrialdeak are gehiago zorduntzen lagundu.
  • Banku horietatik dirua atera eta finantziazio proposamen alterinatiboak landu, banka etikoan parte hartu.
  • Zure kontsumoa zure tresnarik onena da, ez mantendu berarekin pertsona gutxiren pribilegioetan eta gehiengoaren urritasunean oinarritzen den sistema eta bizitza modua.
  • Arduraz kontsumitu, bidezko merkataritzaren, ekoizpen ekologiko eta iraunkorraren eta tokiko ekonomien alde egin.
  • Lankidetza eta elkarrenganako sostengurako guneak sustatu, pertsonen arteko harremanak merkantilizatuta egon ez daitezen, edota genero, nazionalitate, jatorri etniko edota orientazio edo nortasun sexualarekin erlazionatutako pribilegioetan oinarrituta egon ez daitezen…

Zuk asko egin dezakezu, gaurko jardunaldian pobreziaren aurkako ahotsa jasotzen duten beste hainbat pertsona eta gizarte mugimenduekin batera. Hurrengo 2010 urtea Pobreziaren aurkako urte europarra izendatu dutenari begira, elkarte-sareak eta
gizarte mugimenduok, gizarte osoarekin batera etorkizun eta mundu bidezkoago eta solidarioago bat eraikitzeko konpromezua areagotu dezagun deia bereziki egiten dugu.

Tabira eskualdeko Pastoral Kontseilua 48200 Durango Bizkaia