Joseba Larratxe, “Josevisky”: Ez da izango

Joseba Larratxe, “Josevisky”: Ez da izango –

Joseba Larratxe, "Josevisky": Ez da izangoJoseba Larratxe, “Josevisky” (@josevisky), nor den ez badakizu, onena bere portfoliora jotzea, bere lanak, ikusi, ikusi baino tentuz begiratu, eta patxadaz gozatzeko.


Baina bertan ez du hitzen bitartez nor den azaltzen, eta biografia txiki bat merezi du bederen. Ez du sarrerarik Wikipedian, pentsa zein tipo misteriotsua den; ondorengo azalpenak Kulturklik ataritik hartu ditut: “Irunen jaioa 1985ean, arkitektoa formazioz eta haurtzarotik komiki eta marrazki zale amorratua, horixe bihurtu du bere bizimodu. Komiki tirak argitaratzen zituen ikasten ari zen bitartean Berria, Nabarra eta Aldiri bezalako egunkarietan eta karrera amaitu zuenean ilustrazioaren munduan sartu zen. Pako Aristi, Yurre Ugarte eta Asisko Urmenetaren gidoiak marraztu ditu Xabiroi komiki aldizkarirako. Era berean, 2015ean komiki labur bat argitaratu zuen, Waking izenekoa, Vertigo argitaletxe estatubatuarrarentzat, eta Eneko Aritza komikia ere argitaratu du Nabarralde kultur taldearentzat. Ilustrazio lanak ere burutzen ditu, hala nola, Argia aldizkariarentzako azalak edo Elkar argitaletxearen liburuentzako marrazkiak.

Gaztezulo aldizkariak ere artista honen pieza ederrak eskaintzen dizkigu bere ataletako batean, Ilustrazioak; Joseviskyren lanak dira, esaterako, Hamabi lagun hilkor eta Behor begiak so. 

Komiki japoniarraren eragin oso handia duen estiloko artista da, txikitan asko irakurri zituen era horretako komikiak eta. Hala ere berak ez du kokatzen bere lana modalitate japoniarrean eta esaten du japoniar eta europarraren arteko nahasketa bat dela. Atsegin dituen marrazkilari gehienak europarrak dira gainera, ekialdeko ukitu batekin, batez ere narrazioan eta biñetak kokatzeko moduan.

Era berean, Josebaren marrazkiak eraikita daude fisika eduki dezaten, alegia, forma, masa edukitzeko eta ez daitezela etereoak izan”.


Hori bera duzu Josebisky, eta bere lanek inor gutxi utzi ohi dute epel. Sarean agertu den bere azken lana: Willis Drummond talde baionarraren kanta bat hartu eta komikia osatu du. Aitortu behar da hainbat elementu gustagarri daudela: Willis Drummond, Ez Da Izango kanta eta Joseviskyren lana; baina genero gisa ere ezin ukatu erakargaria denik abestiak komiki bihurtzea.

Liburu bat irakurtzean pertsonaiak idazleak definitu arren, guk geuk ematen diegu forma eta itxura finala, norberaren irudimena baliatuta. Liburu horrekin film bat egiten badute, pertsona bakoitzak harrera oso ezberdina egin diezaioke pelikulari, pertsonaiak definituta baitatoz. Joseviskyk antzeko zerbait egin du kanta eta komikiarekin, kantaren mezuarekin bakoitzak bere pelikula osatzen baitu buruan.

Joseba Larratxe, "Josevisky": Ez da izango

Joseba Larratxe, "Josevisky": Ez da izango

Pelikula ederra Joseviskyrena; eta hurrengo hilean “musikomiki” generoko ale gehiago Gaztezulon!

Joseba Larratxe, “Josevisky”: Ez da izango
"Josevisky": Ez da izango, artea, Bera, ilustratzailea, ilustrazioa, Joseba Larratxe, Josevisky, komikia, Komikiak, komikigintza, marrazkiak, marrazkilaria, willis drummond

Zer duzu buruan “Joseba Larratxe, “Josevisky”: Ez da izango”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude