Jone Miren Hernandezen hitzaldia Zumaian (bideoa eta kronika)

jone miren hernandezLehengo asteazkenean, otsailaren 27an, Zumaian martxan den “Euskara, bestela ez gara” zikloaren baitan Jone Miren Hernandez izan zen hizlari “Arnas-uneak; gazteak eta euskararen momentua” hitzaldiarekin.

Izenburuari berari heldu zion lehenengotik Jonek, arnasgune kontzeptua hain modan dagoen honetan, berak arnas-uneak defendatzen ditu, espazioarekin baino denborarekin lotuta. Beraz, hasiera-hasieratik beste ikuspegi bat eskaini zuen Jonek, antropologiatik gertuago dagoena soziolinguistikatik baino.

Irudiak: Zumaiako Euskara Zerbitzua.
Bideogilea: Baleike.

Bideoan hitzaldia osorik entzun dezakezue, eta kronika edo laburpena hemen daukazue.

Aste honetan, Andoni Egaña

Asteazkenean, martxoaren 6an, Andoni Egaña etorriko da, “Euskara, bestela ez gara” zikloaren baitan 3. hitzaldia ematera: “Zer egin dugu ondo? Zer gaizki?” izenburuko hitzaldia eskainiko du, Alondegian, 19:00etan hasita.

Egañak, euskararen egoeraren diagnostikoa egingo du. Euskal Herrian eta inguru hurbilean, ongi al goaz? Oker? Erdipurdi? Xahutu dugun indarra egoki xahutu al dugu? Zein izan dira indarguneak eta ahuleziak? Ondo identifikatuta al daude? Horiek hartu beharko dira kontuan etorkizunerako urratsak egiteko.

Andoni Egaña (Zarautz, 1961) Euskal filologian lizentziaduna, bertsolaria (4 aldiz txapelduna), idazlea, pentsalaria, ikerlaria. Euskararen egoerari buruzko hainbat hausnarketa egin izan ditu eta Berriako kolaboratzaile da.

4 pentsamendu “Jone Miren Hernandezen hitzaldia Zumaian (bideoa eta kronika)”-ri buruz